14
Abe
2006

Mintzalagunen inguruko ikerketa

Tximintx euskara elkartekoek euren blogean iragarri dute:

Derioko Berbalagunaren gaineko azterketa egin dute

Natalia Lopez deustuarrak Derio eta Getxoko berbalagunen gaineko azterketa egin du Hiznet ikasketarako.....

Hemen lan horretatik ateratako aipu batzuk:

..egitasmoa egiteko BERBALAGUN egitasmo desberdinak aztertzea, eta zeintzuk diren haien arteko desberdintasunak helburu nagusia izan da.

Jendea, bai Getxokoak, eta bai Deriokoak gustura dago jasotzen dutenarekin, eta beharrezko ikusten dute horrelako egitasmoak martxan egotea.

Denboraren poderioz ikusten dira aldaketak. Deriok agian jarraituko du Getxok egindako ibilbidea, taldeak osatzerakoan, adibidez, baina, garrantzitsuena da jendea kalera ateratzea, eta euskaldun berri eta euskaldun zaharren arteko topaketak, denon artean konturatzeko euskaraz hitz egiteko harremanak mantendu behar direla

Artikuluaren helbidea: http://www.blogari.net/tximintx/2006/12/13/derioko_berbalagunaren_gaineko_azterketa

Ez dut artikulua ikusi Hiznet-en zerrendan oraindino.

Asko zabaldu dira honako ekimenok azkenotan, beharbada sasoia izan da haien gaineko azterketak agertzeko. Euren balioa, emaitzak eta etorkizuna ebaluatzeko, dena pertzepzio eta susmo mailan baino ez geratzeko.

Ni berbalaguntzera noa orain. Ez dut azterketarik egingo, zin dagizuet. 

Azterketa osoa guk badaukagu

tximintx (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Abendua 15 - 09:49-(e)an bidalia.

Aupa Benito:

Azterketa osoa guk daukagu, Tximintxen. Nahi izanez gero, bialdu mezu bat gure helbidera eta bueltan etorriko zaizu lana. Izan ondo ...

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia