Itsaspepinoak, lehenengo ikasle-bloga?

Benito(e)k bidalita 2006, ekaina 1 - 00:41(e)an.

Basauriko Udal Euskaltegia - ... Basauriko Udal Euskaltegia Euskara ikasi nahi baduzu, Basaurin aurki dezakezu leku on bat. Urbi auzoan dago, gartzelaren ondoan; beraz, ondo portatu!!Klasera piperra eginez gero, hara bidaliko zaituzte! Txantxaz aparte, hemen gustura egongo zara. Batzuetan, klaseak gogor samarrak izan daitezke, batez ere, trinko bat egiten ari zarenean. Hala ..

Itsaspepinoak [Technorati: euskaltegia bilaketa]


Technoratik txibatu dit, Basauriko Udal Euskaltegiko ikasle batzuek bloga montatu dute. Izena xelebrea: Itsaspepinoak.

Ez dakit izena nondik datorren baina egingo nuke euskaltegian hizkuntzarekin olgetan hasita sortzen diren halako berba-jokuetariko bat dela (egun baten bilketa egin beharko dugu).

"Euskaltegiblog" bat gehiago beraz, eta ez da azkena izango seguruenik. Honek berezitasuna dauka dena dela, ikasleek eurek sortu eta kudeatzen dutela dirudi. Ez dakit irakasleek hemen zer partizipazio eduki duten (interesgarria izango litzateke jakitea), edozelan ere hau da -nik dakidala- ikasleek eurek gidatzen duten lehenengo bloga.

Honela aurkeztu dute bloga:

Kaixo lagunok!!! Basauriko Udal Euskaltegiko lagun taldea gara. Luzaroan pentsatzen egon ostean, "Itsaspepinoak" izena ipintzea erabaki dugu. Zergatik sortu dugu bloga? Alde batetik, ikasleen arteko harremanak mantentzeko. Bestetik, euskara praktikatzeko aukera ona izango zela pentsatu dugulako. Gainera, hemen aurkitu ahal izango dituzu, besteak beste, gure esperientziak, gustoak, argazkiak, berriak, etab. Eta jakina, ZUK PARTE HAR DEZAKEZU!!

Blogaren edukian denerik, gai desberdinen inguruko iritziak, bertsoak, kantuak,... gauza gehiago sartuko dituztela ere esan dute. Puntu informala eta irekia dauka behinik behin.

Ikasleek zer kontatzen duten jarraitzea merezi du. Karrajuko agregadorean sartu dut jarioa. Uste duten baino irakasle gehiago edukiko dute begira

Hemen helbidea eta jarioa:

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Itsapepinook izenaren misterioa argitzen hasi zaizkigu:

http://www.blogak.com/itsaspepinoak/itsaspepinoen-misterioa.

Karrajua | 2006, ekaina 2 - 15:13 | erantzun honi

Berriro Technorati-ri esker (hau bai inbentoa!) beste hau topatu dut:

Gure gela: http://euskaltegi.blogspot.com

Aspaldian dabiltzalala ematen du. Blog kolektiboa eta pribatuagoa dirudi, ez dakit seguru eta zierto euskaltegi bateko ikasleak edo ikas-taldea den, baina pista guztiak horrantza doaz. Inbestigatzen jarraituko dugu.

Karrajua | 2006, ekaina 2 - 19:29 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak