07
Mar
2010

Ikasgela kalean dago?

Nodos Ele blogean Roger Shanck-en hitz batzuk jaso dituzte:

La fórmula del profesor que da la clase magistral y los alumnos hacen exámenes no funciona. Deberíamos aprender como cuando éramos pequeños: nuestros padres no nos sentaron en una mesa y nos dijeron que nos iban a enseñar a hablar, que eso era la gramática y lo otro, el vocabulario. No. El niño habla y, cuando se equivoca, sus padres le van corrigiendo. Aprendemos conversando con los niños, usando el lenguaje.

Hitz politak, jarraian azpimarratzen eta zabaltzen ditugun horietakoak. Ondo ematen dute begi-belarrietan, eta, neurri handi batean halakoak predikatu behar izaten ditugu. Baina arazoa hori guztia praktikara eramatean agertzen da. Hori txalotzen duen irakasleak segidan egiten du galdera: eta neure ikasleekin zer egin behar dut orduan?

Ikuspegi komunikatibo-signfikatiboari mila buelta eman ahal zaizkio, baina funtsean hizkuntzarekin pertsonek zerbait egitean badatza kontua, ikas-ingurua pertsonek gauzak egiteko ingurune modura planteatu behar da, eta askotan dikotomia moduko bat egiten dugu: klasea eta kalea, klasean teoria eta kalean praktika, klasean hizkuntza eta kalean erabilera, klasean simulatu eta kanpoan egin...

Eta ikasgela ez da akaso pertsonak zerbait egiteko biltzen diren lekua? Kalea bezala azken batean. Kale gorria, taberna, etxeko egongela edo futbol zelaia nahi baduzue. Hau da ikasgela ere ez da espazio soziala? Eta espazio sozial horretan hizkuntzak ez dauka funtzionalitaterik hizkuntzaz hitz egitea ez bada? Eta espazio horretan geu (irakasleok ere) ez gara pertsonak?

Gurea bezalako egoera batean hizkuntza ezin dugu euskaltegiko hormetako santutegi batera mugatu, egia da, baina era berean, horma horiek ezin dira mugatu hizkuntzaren adorazioa eta dotrina egitera.

Kermanek ez luke euskaltegitik irten behar praktikaren bila, praktika eta hizkuntzaren gaineko gogoeta (izpirituala nahi baduzue) egiteko pertsona, gune eta une gehiago eta desberdinen bila baino.

Horixe bada, nahi badugu ikasgela kalean dugu (kale gorrian ez dugun bitartean, jakina). Zer egingo dugu kale horretan bada?

Kale horretan edozer egin

ark (ez da egiaztatu)-(e)k 2010, Martxoa 7 - 20:03-(e)an bidalia.

Kale horretan edozer egin daiteke, txangoak antolatu eta kudeatu, afariak montatu, erakusketak, eztabaidak, jokoak, kantatu, osasunari buruzko aholkuak jaso eta eman, kritikak (liburuak, filmak, gauzak, pertsonak, azterketak...), batzarrak, webguneak sortu, tokian tokian dauden hizkuntza berriei buruzko gauzak ikasi... Kontua da kale horretan mundu guztia dabilela azterketa bat prestatzen eta zeregin guztiak utzita dauzkate (ahaztuta?). Kalea garbitzen daudela esan daiteke, kale garbi eta txukuna. Mundu guztia garbitu eta garbitu, eta afaria antolatu edo liburuak kritikatu nahi dituztenak alfer hutsak dira, golfoak! Kontua da, golfokeriak asko irakasten duela, ondo dakigu hori; eta kale txukunek, garbituek, itxura polita bai, baina bizitasunik ez dute izaten.
Dena dela, girotzen jakitea (gogoratzea) ere garrantzitsua izaten da; izan ere, jendeari kale-garbiketan laguntzen luzaroan egon denak ere laguntza beharko du bere kaleari behar duena nola eman jakiteko, ezta?

Nahi, jakin, ahal

Benito-(e)k 2010, Martxoa 7 - 21:05-(e)an bidalia.

Seguruenik, laguntza beharko du, bai. Adibidez, kontura dadin pertsonek egiten dituzten gauzarik sinpleenak eta ohikoenak ere egin daitezkeela hor, eta egin egiten direla (-Egun on! Zer moduz katarro hori?...), eta, adibidez, azterketa bat prestatzea ere jendearen artean egiten den gauza bat dela, eta hor pertsonek elkarrekin egiten dituztela gauzak, eta hitz egiten dute, eta kontatzen dituzte gauzak, eta iritziak, usteak, sentsazioak eta disgutuak-pozak partekatzen dituzte, eta batak besteari laguntzen diola, eta horren harira sortzen direla berriketak, testuak, mezuak...

Alegia, beharbada laguntza begirada beste leku batera eramateko baino ez da, betaurrekoak kendu, jarri edo aldatzeko.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia