27
Api
2007

Identitateaz

Joxe Manuel Odriozolak EITBko Kalakan saioan esandakoak zehazteko asmoz artikulu berria zabaldu du zenbait hedabidetan, Erdi esanak osatze aldera. Duela hilabete identitatearen gaiaz hausnarketa plazaratu zuen Hizkuntzak berezkoa du identitatea artikuluan, hemen ere jardun genuen hartaz.

Gaiak gurean eduki dezakeen pisuari neurria hartu nahian, Nekane Arratibelek egin zuen tesiaren laburpen honetan (Euskonews & Media) aipu hau aurkitu dut:

1) badaude sujetuarengan garrantzitsuak diren zenbait aspektu (jaioterria, gurasoen lehen hizkuntza eta sujetuaren gertuko sareak duen euskara ezagutza maila) hauek sujetu horren sare soziala baimentzen dutelarik, hau da, sujetuak gertuko nahiz urrutiko sarean eta norbanako erabilpenetan egiten duen euskara erabilpen maila aurrez aipatu ditugun aspektuek markatua dago;

2) sare honek, aldi berean, sujetuarengan gertatuko diren azpiprozesu psikosozialetan eragingo du, eta sarearen arabera, identitate bat, jarrera jakin batzuk eta orientazio motibazional jakin bat garatuko dira. Horrela, zenbat eta euskara ezagutza handiagoa izan sujetuaren sarean eta ondorioz erabilpen handiagoa egin, sujetuak identitate euskaldunagoa garatuko du, euskaldunekiko jarrera positiboagoa eta orientazio motibazional integratzaileagoa izango ditu.

Identitatea landu beharreko faktore modura aurkezten zaigu nonbait. Geure helburu-edukien artean txertatu behar ote dugu? Ala sare sozialetan ipini behar dugu indarra?

Ea oraingoan heltzen

PATXO (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Apirila 27 - 15:56-(e)an bidalia.

Ea oraingoan heltzen zaizun... Atzokoa Maiterena ikaragarria omen zen. Deituko dizut egun batean zubitik bueltan.
Ah!Oso ona aurreazkeneko posta.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia