Hizkuntzak berezkoa du identitatea (Joxe Manuel Odriozola)

Benito(e)k bidalita 2007, otsaila 16 - 00:11(e)an.

Hizkuntzak berezkoa du identitatea - Joxe Manuel Odriozolaren artikulua argitaratu du Izaronews egunkari digitalak. "Euskalduntzearen eta alfabetatzearen emaitzak ikusita, inork gutxik ukatzen du gaur egun gure porrotaren handia. Inork gutxik aitor ditzake irakaskuntza formalean eta informalean lortu ditugun emaitzak ikusita, euskararen ikasketak euskaldunak sortzeko balio izan duenik. Aho batez ez baldin bada ere, ñabardurak... [Tiraka]

Hizkuntza eta identitatearen arteko loturaz dihardu Joxe Manuel Odriozolak artikulu horretan. Hausnartzeko kontu asko euskalduntzeari dagokionez. Edozelan ere, lehenengo baieztapen hori izan da niretzat deigarriena. Hainbesterakoa da gure porrota? Nortasun arazoa ote da?

Neuri behintzat identitatearen kontu hori gutxien-gutxienez apur bat labaina egiten zait.

 

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Niri ere, egia esan behar badut,ez nekien zerbait iruditu izan zait identitatearen kontua. Agian, kontu horri ematen zaion garrantzia da niretzat harrigarria. Euskal Herrian gizarte ezberdinak dauden seinale izango da, baina euskalduntzean urteak daramatzat, euskaltegi tipo eta ingurune ezberdinetakoetatik pasatu naiz,baina oraindik ere ez dakit identitatearen kontu hori ikasleei nola irakatsi, nola helarazi. Ikasle gehienek ez dute dikotomiarik buruan, direna dira eta bizitzan gatazkak saihesten saiatzen dira. Irakaslea, euskalduna den aldetik, eredu bat izan daiteke, "jator, zintzo eta fededuna" izan daiteke, baina Tangerreko Mohamed edo Barakaldoko Andresi euskal identitatea barnerarazteko... Oraindik ere identitatearen pilulak asmatu gabe daude, eta guk gehienez ere euskaldunekin harremanetan jartzeko bide eta tresnak eman ahal dizkiegu ikasleei.Identitatea berez lortuko dute euskaldun legez arlo ezberdinetan aritzen diren heinean.Labaina hitz egokia iruditzen zait

Arkatiz Zarraga (ez da egiaztatu) | 2007, otsaila 16 - 22:08 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak