Getxoko Udalean bi trebatzaile euskara afinatzen [Unai Brea]

Benito(e)k bidalita 2007, otsaila 11 - 17:55(e)an.

Getxoko Udalean bi trebatzaile euskara afinatzen [Unai Brea] - Administrazioko langileentzat, izan  euskaltegitik datozenentzat ala euskara etxetik dakartenentzat, arazoa izaten da lanpostuan euskaraz jarduteko ezagupide nahikorik eza. Hizkuntza jakiteak ez du ziurtatzen administrazioko hizkuntza menperatzea. Horri aurre egiteko, urteak dira Gipuzkoan euskara trebatzailea sortu zutela, Bizkaian berriz makalago dabiltza. [Argia astekaria]

Lan-mundua eta hainbat arloren euskalduntzeaz sano jarduten da azkenotan. Geure jardunari "helduen euskalduntzea" deitzen badiogu, argi dago jendea bere lanean euskaraz egiteko prestatzea geure ere badela. Unai Brearen erreportaje honek gauza batzuk pentsatzen hasteko balio digula uste dut.

  • Normalizazio prozesu baten barruan, hobe genuke "euskara ikastea" barik, geure xedea "euskara erabiltzeko prestatzea" izendatzen hasiko bagina.
  • Izendapena ez ezik, jarduteko moduetan ere lan egiteko aukeren ikuspegia zabaltzen hasi beharko dugu. Batzuei hori onartzea gustatuko ez bazaie ere, hizkuntz-akademien klitxeetan kateatuta gaude oraindino: ikastalde homogeneoak mailaka antolatuak, irakaslea, ikasgela, euskaltegia...
  • Arkaitz Zarragak proposatzen zuena etorri zait burura. Euskaltegia lantokira eroan. Ikusten denez ez da ideia berria. Euskaltegia, ulertzen dugun modura, zaila da lantokira eramatea, edo ahalegina egin denean ez da espero zen bezain arrakatatsua izan. Beharbada, garbiago plazaratu daiteke proposamena: euskara lanera eroan, eta horretarako laguntza behar denez, horretarako gu egongo gara.
  • Polita da hori guztia esatea, baina, artikulua irakurriz gero berehala konturatuko zarete, horrek guztiak pertsonengan ere izango du eragina. Hau da, irakaslearen papera berdefinitu, zabaldu eta urteotan predikatzen izan dugun irakasle-tutore-laguntzaile paper hori benetan zer den probatzearekin batera, ahalegina askorentzat ez dela makala izango suposatzen dut.
  • Helduen euskalduntzeko profesionalak jardunbide berrietara ohitzeko formazio-plan serio, eskalatua eta jarraia antolatzeko ardura hartu beharko lukete honetan zer esana duten erakundeek, publikoak zein pribatuak. Nire ustez ikastaroak eta jardunaldietatik harago, praktikan dabiltzanen arteko komunikazioa eta ikerlarien sustenguan etengabe oinarrituta hain zuzen ere.

Euskalduntzea irakastetik harago doala agertzen hasi da nire ustez, eta honelakoak serio hartzen ez baditugu (hori beste arrisku bat izaten da), zertan ari garen argi ez daukagun seinale.

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak