23
Api
2007

Etorkinaren dotorezia galdua

L (ele.inicios) blogaren bidez abanguardiako artearen munduan hizkuntza ikastearen inguruan bilbatutako obra baten eta haren autorearen gogoetaren berri aurkitu dut, La canción del inmigrante mezuan hain zuzen ere..

Dragan Todorovic idazle eta multimedia artista serbiarra da, egun Kanadan bizi da. Deep Wireless musika edo soinuaren artearen festibalean In My Language I am Smart - The Immigrant Song (Nire hizkuntzan dotorea naiz - Etorkinaren kantua) izeneko obra aurkeztu du.

Etorkina ez da soilik tokiz aldatzen, hizkuntza batetik besterako bidaia ere badago, hotsetan eta sentimenduetan zeharreko bidaia, bestea baino luzeagoa eta ez samurragoa sarritan. Hori da piezaren ardatza.

Todorovicek kontatzen du zelan Kanadara heldu zenean bere ingelesa Hollywoodek eta R&Rak taiututako ingelesa zen, zikua eta zatarra, eta hala agertzen zen hangoen aldean (edo berak behintzat hala sentitzen zuen). Bere hizkuntzan (serbieraz) dotore agertzeko gauza zen, baina ingelesez zatarra. Frustrazioa eta amorrua ibiliko ziren hor nonbait.
Hemen haren berba batzuk (itzulpena neurea da, kontuz beraz).

(hizkuntza ikasten denean) Ikasten den esanahia azalekoa da. Soinuak hitza testuinguruan jartzen ditu, baina adierazpenaren ñabardura sakonagoak ez dira ikasten.(...) Serbieraz artearen aditua nintzen, nire hizkuntza berrian polizia zatarra besterik ez.
Zer-Nongoa naiz azken batean esperientzia honen ostean?
Hizkuntza ikastea ez da hain sinple eta biribila: lehenengoz, hizkuntza ez da bere osotasunean atzematen, aitzitik, hitz arrotzen sorta bat jartzen da norberaren ama-hizkuntzaren gainean. Ezinbestean, mutazio batean murgildu behar dugu, aldi berean mingarria eta pozgarria den mutazioa. Pieza etorkinaren esperientzia horren esplorazioa da.

Hemen eta hemen daukazue obra entzungai (Real Player).

Gustatu zait gogoeta, hizkuntz-etorkinaren figura gehien bat... Hizkuntza ikastea bidaia/emigrazio mutazio bezala sentitu duzue inoiz?

Aupa, Benito:

Patxo Landa (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Apirila 25 - 11:42-(e)an bidalia.

Aupa, Benito:
Patxo naiz. Santutxukoa, eta zuen jarratzaile sutsua naiz. Edublogen kontuetan gaude sarturik gure ikastetxean (http://iesortuellabhi.wordpress.com) maila arruntago batean. Erraminta ikaragarria da eta zuen aholkuak eta IKTeroak-enak irakurriz eguneratzen gara. Eskerrak eta tinko lanean. Ea elkartzen garen inoiz luzeago hitz egiteko...
Badakizu, Maite Goñi bihar osteguna Bilbon etorriko dela (5-7) edublogez hitzegitera...

Aspaldiko! Blogero sartu

Benito-(e)k 2007, Apirila 25 - 13:06-(e)an bidalia.

Aspaldiko! Blogero sartu zara zeu ere, e! Wink

Interesanteak eskolan egiten dituzuenak, blogean kontatuta ezagutu egin daitezke. Neuk ere gustura botako nituzke parraplada batzuk asuntuaren gainean, bota hitzordua beldur barik.

Ez dut jakin Maiterena, ordu txarra da niretzat dena dela, baina seguru jende asko dagoela interesatuta. Non izango da?

Eskerrik asko!

L (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Apirila 27 - 16:11-(e)an bidalia.

Kaixo!

Beno, lehenengo, barkatu, nire euskera ahaztuxe daukat eta... Urte pila bat Euskal Herritik kanpo daramat. :(

Beno, Idoia naiz, ele.inicios webarena! Bakarrik esan nahi izaten zidan poz handia hartu nuela nire bloga irakurtzen duzula ikustean!

Ah, eta zorionak!! Zure bloga ikaragarria da!

Sorpresarik sorpresa

Benito-(e)k 2007, Apirila 27 - 16:31-(e)an bidalia.

Ene, zuk bai eman diguzula poza, Idoia! ELEblogosferan euskaldunik ere bada! Zure bloga jarraitzen nabil azkenotan, eta oso gauza interesgarriak publikatzen dituzu, neska. Todorovicena bezalakoak.

Segi horrela, RSSean zaitugu-eta. Besarkada bat.

Eta irakurtzen ari zaretenok egizue osteratxo bat hemendik: http://ele.inicios.es

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia