Baliabideak sarean

Benito(e)k bidalita 2008, urtarrila 10 - 02:56(e)an.

Patxo Landa lagunarekin ibili naiz gaur arrastian teknoendredoen gainean platikatzen. Bere asmo eta proiektu batzuk kontatu dizkit, gaztelania-irakasle diharduten hiru lagunen artean martxan ipini berri duten Tres Tizas gehien bat.


Oso proiektu interesgarria, hizkuntzaren irakaskuntzaren hiru arlo berezitan: HIPIn (Hizkuntza indartzeko programak eta ikasgelak), LHIn ( lanbide hastepenetarko ikastegiak) eta DBHn, hizkuntz-klaserako aktbitate errazak batu eta zabaltzea dute asmoa. Web2.0 tresnekin bloga eta wikia atondu dituzte horretarako. Wikian eskuragarri dauden aktibitateak zehatz azalduta eta baliabideekin ondo hornituta aurkeztu dizkigute. Guztion eskura dauden bitartekoekin eta -bereziki- gogo eta ilusioarekin gauza politak egitea ez da zaila, ez.


Tres Tizas hau ez da izan aste honetan ikasmaterialak eta aktibitateak sareratzeko aurkitu dudan adibide bakarra gainera. Egun batzuk lehenago Anibal de la Torre irakasle-blogari ezagunak sarean baliabideak konpartitzeko gune berria (berreskuratua hobeto esanda) aurkeztu zigun: Recursos Educativos en Red. Lehengo esperientzia bat berreskuratu eta Drupal softwarearekin (Karrajuan erabiltzen duguna), sarean dauden baliabide edukatiboen direktorio kolaboratiboa egin du, kategoria eta etiketekin sailkatua, eta baloratzeko puntuazio sistema batekin hornitua. Del.icio.us eta Zabaldu.com-en arteko zerbait. 600 baliabide baino gehiago ei dauzka karteran, eta gainera norberak aurkitzen duena bidaltzeko aukera ere ematen du.


Bestalde, OpenAcademic-en klaserako sortzen diren ideiak eta ikasgaiak eta berauek zabaltzeko eta antolatzeko bideen inguruko gogoeta egin dute, Thoughts on Sharing Lessons artikuluan. Beharrak eta interesak aztertuta, tresna hau proposatu dute. Funtsean sarean produzitzen diren "lekzioak" jasotzen dituen agregatzailea da, jaso ahala iturriaren arabera sailkatu eta aurkezten dituena. Ideia ona, eta ezaguna ere egiten zait. Tresna osatuago baten lehenengo pausoa izango litzateke hau, ikasmaterialak partekatzeko eta eskatzeko zerbitzuak ere beharko lirateke OpenAcademic-ekoen arabera.

Azken gune hau ere Drupal-ekin eginda dago, eta duela hilabete batzuk ikasmaterialak sareratu eta partekatzeko FreeTeach.com gunea gogoratu dut, Drupalekin eginda hura ere.

 

Tira ba, lehen esan dudan bezala, badira klasean zer egingo ote dut galderatxo horri erantzuten laguntzeko modu errazak, teknologiaren aldetik behintzat.

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Maisuen maisua!
Zurea bai lan ikaragarria: sortu, antolatu, hausnartu, agoantatu... eta gainera zabaldu. Ezin da gehiago eskatu blog batean.
Guretzat hasieratik erreferentzia izan den blog batean, gainera.
Eskerrik asko, benetan.

Patxo Landa (ez da egiaztatu) | 2008, urtarrila 10 - 12:51 | erantzun honi

Jode Patxo, eskerrik asko loreengatik, baina maisuen maisu horrekin mendi baten puntan tenplua ipini eta han zutabe baten gainean jezarrita diszipuluei sabidulentzia banatzeko gogoa eman didazu. Honela edo:

Gainera, erreferentziaren norabidea hemendik aurrera alderantzizkoa izango dela susmatzen dut. 

Benito | 2008, urtarrila 10 - 20:27 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Azken iruzkinak

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak