Atoan, spin off-ak eta teknoendredoak

Benito(e)k bidalita 2008, urtarrila 27 - 18:40(e)an.

Atzo topatu nuen kalean Karrajuaren irakurle bat, eta blogean erritmoa jaitsi dudala esan zidan. Egia da, publikatu barik tripetan teknoendredatzen ibili naiz, eta, gainera, Karrajuan azkenotan luxuzko kolaboratzaileak ibili zaikigula, haien ekarpenekin Karrajua ondo baino hobeto beteta egon dela begitandu zait (mila esker Plisti, Otto, Etxepel eta Arkaitzi berriro, neure partez, eta seguruenik beste irakurle guztien partez ere bai).

Esan bezala, teknoendredoetan ibili naiz gehien bat, duela egun batzuk iragarri nuen Atoan tumblelog-en inguruan hain zuzen ere. Hona hemen emaitza: Atoan.karrajua.org.

Tumblr zerbitzuan ibili naiz asteotan oharrak, linkak, bideoak eta abarrak batzen, eta gustatu egin zait. Esan nuen era berean, bi akats aurkitu ditudala zerbitzu horretan, iruzkinak ez onartzea eta indibiduala izatea, hau da, erabiltzaile bakar batentzako izatea. Tumblr-en funtzionamenduari erreparatuta konturatu naiz ez dela teknikoki lar zaila halako bat egitea, eta Karrajuaren zerbitzaria erabilita halako tumblelog kolektibo komentatua prestatu dut, izen berekoa: Atoan. Eta Karrajuaren azpidomeintu batean ipini: atoan.karrajua.org.

Hemendik aurrera beraz, Tumblr-en egin dudana Atoan.karrajua.org-en egingo dut. Hau da, estekak, aipamenak, bideoak, ideia laburrak, oharrak eta abar labur batu eta erakutsi. Zertarako?

  • Karrajuan txikia izanda kabitzen ez dena (hau paradoxa!) zabaltzeko.
  • Norberak topatzen duena konpartitzeko.
  • Zuekin komentatu ahal izateko.
  • Karrajua.org-en garatzekoen zerrenda modura.
  • Zuetako norbaiti beste nonbait garatzeko aukera emateko.

Zer dago han? Mezu laburrak (luzera mugatuta daukate), mota hauetakoak:

  • Estekak. Sarean aurkitu dudan zerbait interesgarria apuntatu, eta iruzkin txikitxoa gehitu. Adibidea.
  • Aipamenak. Norbaitek esandako zerbait jaso eta aipamen modura erakutsi. Iturriarekin jakina. Adibidea.
  • Mezu laburrak. Buruan darabiltzazun ideiatxoa, galdera, okurrentzia ta! txinpartaren modura bota. Adibidea.
  • Bideoak. Sarean "enbotatzeko" kodea ematen duten bideo interesgarria ikusi eta horixe, "enbotatu" (Haritz Euskaltzaindiara! Wink) eta erakutsi. Adibidea.

Oraingoz lau eduki mota hauekin ondo ibili daitekeela uste dut. Gauza gehiago probatu daitezke (irudiak, audio fitxategiak, galderak...), baina oraingoz hauekin nahikoa daukagu nire ustez.

Bestalde, esan dudan bezala, Atoan hori antolatzearen arrazoietako bat batek baino gehiagok publikatu ahal izatea ere bada. Beraz, zuetako inork Euskalduntze-Alfabetatzearen ingurumari zabal guztiaren gaineko ohar laburrak zabaldu nahi baditu, probara batzeko arazorik ez dago batere. Nirekin jarri harremanetan eta azalduko dizuet.

Hori bai, Atoan hau funtzionala egon daiteke, baina oraindik seguruenik diseinua zein funtzionamenduaren aldetik findu beharreko asko edukiko ditu. Eta hain zuzen ere, jende gehiagok erabilita konpondu, hobetu eta gehitu beharrekoak lehenago ikusiko dira. Beraz, erabili nahi duenak testatzaile papera onartu beharko du neurritxo batean (erronka polita, ezta?).

Honek ez du esan nahi Karrajua.org alde batera utziko dudanik, ez horixe! Hain zuzen ere Atoan hori Karrajuaren osagarria baino ez da. Karrajurako egosten direnak erakusteko lekua esate baterako (karrajua eta sukaldea, gustatu zait irudia). Karrajuaren spin off-en zerrendara batzeko beste bat azken batean:

  • Klaserako.karrajua.org. Sarean zabaltzen diren ikasmaterialak eta klaserako ideien jarraipena egiteko agregatzailea. Azken asteotan hau ere ibili naiz apur bat egokitzen. (Ikasbilen jarioekin eduki dudan borrokak blog bat betetzeko beste emango duela uste dut)
  • Karrajua.kom. Taldeak eta sare-sozial antzerako zerbait egiteko proba teknikoa. Ez du bide luzerik egin, baina ideia tekniko batzuk behintzat eman dizkit beste aplikazio batzuetarako.
  • Ple.karrejua.org. Elgg software-aren proba. Egun batean daukat honen inguruan esperimentu bat proposatzeko asmoa. Esango dizuet. Momentuz beta fasean ere ez, alfa2 (alfalfa) fasean dago.
  • Wikia. Hau ez dago zerbitzarian, baina tontamentean gauzatxo batzuk batu dira Wikiespaces-eko espazio horretan.

Tira ba, honaino deskargua. Esango didazua Atoan-ena zer iruditu zaizuen.

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Langilea bezain detallista zara, Benito! Mila esker denagatik!
Langilearena, bistan da; detallistarena, askotan erakutsi duzu. Behin baino gehiagotan saiatu zara aurreko berri bati lehetasuna ez kentzearren. Honako honetan bezala. Izan ere, karrajuan sartzean "Atoan" hau ez da berehala ikusten, aurreko berriak ("Azken ordua") jarraitzen du.

Bueno, nik egunotan mezurik ez ikustean lasaitu txikia hartu dut,egia esan, aurreko mezu batzuetan parte hartzeko. Beste behin komentatu nizun mezuen pilaketak eragiten zuen ustezko agobio sentsazioa...

Atoan dela eta, izena oso egokia izateaz gain, tresna interesgarria delakoan nago. Egingo ditugu probak.

Edonola ere, tresna honetan orain badagoela iruzkinak egitea. Baina norberak testu labur berria edita lezake? Sartu naiz adibideetan eta ez dut honetarako biderik aurkitu.

etxepel (ez da egiaztatu) | 2008, urtarrila 28 - 12:51 | erantzun honi

Eskerrik asko Etxepel. Langilea deitzearena ez dakit zelan hartu, gehien miresten ditudenetako bat gurpila asmatu zuen alferra da eta. ;-)

Atoan edonork bota ditzake irukzinak, baina eduki nagusia sortu eta editatzeko erabiltzaile erregistratua izan behar da.  Erregistroa momentuz mugatuta daukat, hau da, ezin da edonor erregistratu automatikoki, neuk eman behar ditut altak.

Ez da zentsura kontua, baina gaia mugatua denez (euskalduntza-alfabetatzea), eta gainera oraindino proba (beta) fasean dagoenez, hobe da horrela egitea.

Dena dela, edukia bidaltzeko interesa daukanak egin behar duen bakarra da nirekin honen bidez harremanetan ipini eta alta emango diot.

Beraz, Etxepel, zeuk ere Atoan-era gauzak bidali nahi badituzu, mezu batean esadazu erabili nahi duzun izena, pasahitza eta e-posta helbidea eta alta emango dizut.

Benito | 2008, urtarrila 28 - 13:32 | erantzun honi

Ados, Benito. Ez pentsa, hor zehar hainbat kontu txiki interesgarria ikusten dira eta "molestatuko" zaitut.

etxepel (ez da egiaztatu) | 2008, urtarrila 28 - 16:42 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Azken iruzkinak

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak