Atoan

Benito(e)k bidalita 2008, urtarrila 17 - 11:46(e)an.

Karrajuan sartu nahi nukeen guztia  ez da beti kabitzen. Paradoxa da, baina kontu laburrenak dira arazo gehien ematen dutenak: aipuak, interneten ikusitako zerbait, bideoren bat...  Askotan iruzkintxo bat ere egiteko modurik aurkitu ez eta aipamen hutsarekin Karrajuko mezu kopurua gehiegi puztuko ote den beldurrez han geratzen dira.

Mezu laburrak maiztasun handiarekin publikatzea da nonbait. Microblogging deitu izan dena. Neureak botatzeko alternatibaren bila Twitter, Jaiku eta "what are you doing?" estilokoei erreparatu diet lehenago. Laburregiak baina, arinegiak. Sare modura funtzionatzeko ondo, baina publikazio irekirako ez naute konbentzitzen. Ezta Facebook bezalako sare sozial itxiek ere.

Tumblelog kontzeptua gogoratu dut gero. Blog moduko bat, baina arina, eduki mota asko batu ahal dituena: estekak, media fitxategiak, aipamenak... Ekilikua! Horrelako zerbait behar dut ba! Eta eduki ere eduki dugu aspaldian. Tumblr zerbitzuan hain zuzen ere. Zergatik ez hori erabili ba? Hara! 

Atoan izena ipini diot, hau da, okurritu edo ikusi eta atoan apuntatzen dira horrelakoak. Eduki mota desberdinak formato desberdinean erakusteko modua ematen du: estekak, bideoak, aipamenak, elkarrizketak, entzungaiak, jarioak... Itxura dotore eta erakargarriarekin gainera. Adibide modura, Joxe Aranzabalen Farozaina daukazue.

Hemen daukazue beraz:


Esteka jarri dut Karrajua.org-eko goiko menuan bestela.

Behin-behineko kontua da dena dela. Tumblr-en gauza pare bat falta direla uste dut. Iruzkinak egin ahal izatea eta erabiltzaile bat baino gehiagok editatzea. Alternatiba pare bat dauzkat eta saiatuko naiz jorratzen.

  • Gelato softwarea. Zeure zerbitzarian Tumblr-en moduko tumblelog bat egiteko modua ematen dizu, baina iruzkinekin eta erabiltzaile bat baino gehiagok editatuta. Dena dela, oraindik garapen fasean dago eta funtzionalitate batzuk nahikoa mugatuta daude. Oso interesgarria da egiten ari diren lana dena dela.
  • Norberak eraiki halako gune bat. Drupal edo Wordpressekin adibidez ez da zaila. Hain zuzen ere Drupalekin egin ditut proba batzuk. Hau izango da alternatiba seguruenik.

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Benito: Tresna hau zuretzat, hau da, Karrajuaren kudeatzailearentza bakarrik da? Besteok ere sar genitzake gue ohar txikitxoak? Sartu naiz "Atoan"en, baina ez dut ikusi, nik behintzat, hau egiteko aukerarik.

Etxepel (ez da egiaztatu) | 2008, urtarrila 22 - 17:23 | erantzun honi

Aupa Etxepel, 

Esan dudan bezala behin behinekotzat hartu dut Tumblr hori, eta hain zuzen ere jende gehiagoren artean editatzea eta iruzkinak gehitzea falta zaiolakoan beste zerbait antolatzen nabil. 

Izan ere erabakita daukat zelan egin, zerbitzari honetan berton Drupalekin antolatzen nabil. Lehenengo proba ikusi nahi baduzue atoan.karrajua.org helbidean daukazue. Oraindik operatibo ipintzeko detailetxo batzuk falta zaizkio dena dela.

Emaiozue kukutxu bat eta esaidazue zer deritzozuen. 

Benito | 2008, urtarrila 22 - 18:07 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak