26
Ira
2007

Aprender euskera (bis)

Lehengo "aprender euskara" harena bota genuenetik hogei egun inguru pasatuta, beste kukutxu bat egin diegu bilatzaileei, eta gauzak apur bat aldatu dira, ez asko baina.

Google-en bilaketaren lehenengo orrian gaur (09/28) euskaltegi bakarra agertu da, Gabriel Aresti, 4. postuan. Top10ean kokatu den bakarra. Ez dakit posizionamendu lana egin duten ala ez, baina eskalan gora egin dute sano.

Yahoo-n lehengo lepotik. 4. orrialdera arte joan behar dugu Santurtziko Udal Euskaltegia topatzeko.

Hori bai, bi artikulu agertu dira bi zerrendotan. Bata, Karrajuan berton publikatu genuen hura: Aprender euskera - Search eta bestea Sergio Mongek egin zuen iruzkina (eta eskaintza): Aprender Euskera.

Blogek arinago eskalatzen dutela dirudi. Gehiago bisitak, iruzkinak eta link-ak egiten badira. 

Probatxua egin dut dena dela, orri berezi bat atondu dut Karrajuan etiketa eta tituluekin. Ea noraino heltzen den.

Bide batez. AZK komunikazioa blogean ere iruzkina eta hausnarketatxo interesgarria egin zuten kanpainen gainean.

Eta gaur Pasalo saioan erreportaia hau eman dute matrikulazioa, euskaltegiak eta euskara ikastea dela ez dela.

Aprender Euskera

Sergio Monge (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Iraila 27 - 10:17-(e)an bidalia.

Bai, gauza batzuk aldatu dituzte Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunean. Laupabost aholku eman nizkien baina, egia esanda, lan gehiena egina zeukaten.

Jabi, wemasterra, mutil zintzoa eta langilea da ;-)

Beste bisita bat

Benito-(e)k 2007, Iraila 28 - 18:02-(e)an bidalia.

Oraintxe egin dut beste buelta bat Google-etik. Emaitzak ez dira asko mugitu, baina norbaitek erosi du lehenengo postua: Assimil-ek. Euskara ikasteko metodo baten publizitatea egiteko hain zuzen ere.

Bi lelo erabili ditu, "Aprende euskera con el método Assimil. Con libro y grabaciones", eta Google-en "aprender euskEra" barik "aprender euskAra" bilatzen badugu, han beste slogan hau aurkituko dugu: "Habla euskera en 7 meses". Bietan leku berera eramango gaituzte, Iniciacion al euskara metodoaren publizitatera.

95 euro balio du metodoak. Promozioaren testuaren azkenengo zatia izan da politena (azpimarrra nirea):

Las 50 lecciones de Iniciación al Euskara te introducirán en el aprendizaje del basco unificado (euskara batua) y te permitirán descubrir la vida y costumbres del pueblo vasco, dinámico y abierto.

Euskara irakastea uste dugun baino negozio handiagoa da? Hain majoak gara euskaldunok?

Beste artikulu interesgarri bat

txerra (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Urria 8 - 12:17-(e)an bidalia.

Honen gaineko beste artikulu interesgarria eman du argitara Sergio Mongek.

http://tallerd3.sergiomonge.com/archives/869

Publizitatea

Benito-(e)k 2007, Urria 8 - 16:53-(e)an bidalia.

Eskerrik asko Txerra. Interesgarria bai. Zer deritzozue baieztapen honi?

Antes de empezar, aclaremos unas cosas. Cuando un centro de enseñanza de euskera se publicita, no está intentando (o no debería) convencer a su público de lo interesante o maravilloso que es el Euskera. Por suerte para los centros de enseñanza de euskera, ya existe una demanda de aprendizaje de Euskera que no necesitan incrementar...

 

Bai eta ez

Jabi (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Urria 10 - 00:46-(e)an bidalia.

Ez, ez da lehenengo mailako lehendabiziko klasea, Benitok proposatutako azken testuari nire erantzuna baino. Bai, ez da saiatzen euskara zein ederra den azaltzen, ikastegi horretan izena ematea du helburu. Bigarren baieztapena, askok dakigunez eta zintzoki erantzunez, ez da egia, tamalez...

P.D. Sergio Mongeri eskerrik asko loreengatik. Hurrengo blogs&beers-en elkar ezagutzen badugu, garagardoa nire kontu.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia