Aprender euskera - Search

Benito(e)k bidalita 2007, iraila 6 - 01:50(e)an.

Kanpotik euskara ikastera etorri nahi zuen baten berri izan nuen duela gutxi. Euskaltegien eta euskara ikasteko zentroen berri ez zuela edukiko pentsatu nuen, eta seguruenik ikasteko nora jo-eta informazio bila internetera joko zuen, hau da, ohiko bilatzaileetan "aprender euskera" edo halako zerbait ipini eta emaitzen ordenari jarraituko ziola, internauta gehienok egiten dugun bezala, nahikoa logikoa gaur egun, ezta?

Matrikulazio sasoi nagusian sartu gara, eta laster euskaltegiok geure kanpainak plazaratzen hasiko gara. Ia denok gaude amaraunean, batzuek berritu ere egin dute ataria. Beraz "aprender euskara" hori bilatuz gero, han agertu beharko dugu.

Proba egjn dut "aprender euskara" hori Google-en eta Yahoo-n sartu, eta Google-en euskaltegi bakarra agertzen da lehenengo orrian (Santurtziko Udal Euskaltegia, 7. lekuan) , Yahoo-n, berriz, lehenengoan bat ere ez.

Lehenengo postuetan euskara ikasteko webguneak, CDak, metodoak, edo albiste hutsak...

Gaztelaniaz bilatu dudalako izan ote da? "Euskara ikasi" sartu eta emaitza ez da hobea, ez horixe!

SEO tekniketan jantzi beharko dugu, edo, hobeto esanda, geure webguneak jantzi beharko ditugu. Osterantzean, amaraunean ez gara topatzen errazak.

Badaukagu janzten nondik hasi gainera (edo hemen entzun).

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Monpasberri euskaltegiaren e-posta bidezko spama jaso dut gaur. Word dokumentu bat erantsita, hau diote: "Euskara zabaldu eta erabili dadin lana egiteko konpromezua hartu dugun talde bat gara. Lagundu nahi badiguzu inprimatu eta pasa informazioa zure lagunen artean."

Ondo dabiltza batzuk.

Luistxo Fernandez (ez da egiaztatu) | 2007, iraila 6 - 11:44 | erantzun honi

Ba, horrekin lortuko duten posizionamendu bakarra spam zerrendetakoa izango da.

Benito | 2007, iraila 6 - 15:19 | erantzun honi

Gaur Sergio Mongeren artikulu hau irakurrita, ez dakit zer esango nukeen.

Benito | 2007, iraila 18 - 12:30 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak