07
Urr
2008

Ahozko(aren) azterketak

Duela hilabete inguru erabili.com-en zabaldu zen hariak jarraitu egiten du. Roberto Alkarterrik eman zion hasiera, eta Bittor Hidalgok galdera batekin erantzun: Atariko probak. Bai ala ez?. Robertok galderari erantzun eta Bittorrek gaur eman du bere erantzuna: Atariko proboi, bai EDO ez? Ba, EZ

Ezezko horretara heltzeko tesi batetik abiatzen da: gaur eguneko probek ahozko euskara bizia ez dute baloratzen eta euskara era naturalean erabiltzen duen euskaldunaren kalterako ere izan daitezke, "euskaltegikumearen" onerako. Bere hitzetan:

Garbi dago. Duten zehaztasun, zuzentasun, erantzun on bakar eta beste oso antzeko distraigarri -maiz erabiliak diren- gehienen gaitzespen eskaerekin, atariko probek saritzen dute euskara soilik euskaltegian ikasten eta erabiltzen duen euskaltegikumea.

Azken batean probetan euskararen erabilera naturalerako gaitasuna neurtzea proposatzen du, euskaraz egin beharko denaren eta norberari egokituko zaion ingurunearen (berba honekin ametsetan hasiko naiz benetan) arabera, ahozko hizkuntzari pisu gehiago eman eta idatzizkoari kendu.

Eta berriz, euskaldun berri etorriari, eskatu diezaiogun, eta saritu, lehenik, euskaldun zaharren mailaz mailako ahozko erabilera bereganatu dezan, benetan behar dutena hauekin komunikatzeko, denbora galarazi gabe A2, B1 edota B2 mailetan, gauzak idatziz ezin zuzenago emanaraziz (inoiz argitaragarri edo artxibagarri ezin izan litezkeen idatzietan); edota okerrago, zehaztasun eta zuzentasun alferrikakoenak eskatzen dizkieten atariko probak pasaraziz, hauek batere laguntzen ez dietenean euskaldun aktiboekiko interakzioan.

Eztabaida behintzat badago erabili.com-en. Bittorek jende gehiagoren iritzia eta eztabaida zabaltzea eskatu du. Tira ba, erabili.com-en daukazue kantxa.

Hemen ere jardunda gaude azterketen eta agirien inguruan apur bat. Baten bati dokumentatzeko balio badio.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia