100 lore

Benito(e)k bidalita 2008, azaroa 21 - 00:52(e)an.

Josi Sierra tertuliakideak lehengo igandean kontatu zigun tertulia osteko tertulian, proiektu batean sartu da, bere ekimenez eta gustoz: 36ko gerrako testigantzak jaso nahi ditu bere kamararekin, testigantzak jasotzeaz gain, material pedagokikoa ere egingo da grabazioekin.

100 lagun behar ditu, gerra hasi zenean 12 urte edo gehiago zeuzkatenak (85 urtetik gora gaur egun) eta euskaldunak.

Ilusionatuta dabil Josi, lehengoan igartzen zitzaion, maite ditu horrelakoak eta Karrajuan ere aipatu dugu haren lana inoiz.

Josiren kamarak ekarriko dituenek berriro ere mereziko dutelakoan, hemen doa gure aletxoa:

Ezagutzen dituzue edade horretako euskaldunak, gerra garaia bizi izan zutenak? Josiri lagundu ahal diozue?

Hala bada, jarri harremanetan berarekin helbide honen bidez: udaberrigaldua@gmail.com.

Hemen duzue Josiren lanaren ale bat:

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Egia da Bontxi:
ilusioarekin ekin diot lanari; eta ikusita zenbat jende dagoen (zaudeten) laguntzeko prest, zer_eginari gogo gehiagorekin ekingo diot.
Eskerrak eman nahi dizkizut post hau idazteagatik, eta sortuko duen "mobida sozialagatik" ere.
Karrajuan aurrera eramango dugu "harri" hau; baina askoren artean luma bat bezala izango da!
Segi horrela
Js
http://udaberrigaldua.blogspot.com/2008/11/100-lora-biltzeko-asmoa.html

Josi (ez da egiaztatu) | 2008, azaroa 21 - 10:10 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak