11
Urt
2008

100 hitz edo

Zer: 

Testuak memorizatu, aurkeztu eta landu

esteka: 
http://tienesunminuto.wetpaint.com

Patxori esan nion lehengoan erreferentziaren norabidea alderantzikatu egingo dela, eta hona hemen lehenengo abisua. ;)


Berriketan blogean proiektu zoragarri, dibertigarri eta sortzaile baten berri eman digu: ¿Tienes un minuto? ¿quieres cien palabras?. Gaztelania klaserako pentsatuta dago. Jordi Cebrián idazlearen testuak hartu dute oinarria. Cebrianen 500 cuentos de Cien Palabras liburuan hain zuzen ere.

100 hitzeko testu horiekin hau egin dute:

  1. Ikasleen artean banatu.
  2. Ikasleak memoriaz ikasiko du berea.
  3. Nahi duen lekuan eta unean bota eta bideoan grabatuko da.
  4. Ikasleek eurek proposatzen dituzte testuarekin egiteko ariketak
  5. Bideoak, testuak eta ariketak proiektuaren wikian jartzen dira.

Maite Goñik antzerako proiektu bat ipini zuen martxan asaldi, Entzun. Han ikasleek literatur testuak hartu, grabatu eta blogean ipintzen dituzte idazlearen informazioarekin batera. Ahozkotasuna lantzeari begira ideia interesgarria eta aspaldian komentatu genuen hemen.

Patxoren ideia honetan berriz, berrikuntza interesgarri aurkitu dut. Memoriaren erabilera. Antzina ohikoa zen hizkuntzak ikastean, latina adibidez, testuak memoritzea eta errezitatzea. Gerora, gainbehera etorri zen jarduera hura. Baina. onartuta, hizkuntzaren ikaskuntzan memoriak paper garrantzitsua daukala alde batetik, eta bestetik, ikasleak testua memorizatzearekin batera hari neurria hartzeko martxan ipini behar dituen prozesu kognitiboak, gure klaseetarako ere baliagarria izan daitekeela uste dut. Hori bai, memorian sartzeko moduko testuak aurkitu behar ditugu. Cebrianenen antzerakoak.

Zer dugu ba? Euskal literaturan ez daukat orain gogoan halako obrarik (egongo da baina, memoria nirea!). Zer egon litekeen jakiteko, onena euskal literaturaren testu ugari dagoen lekura jotzea okurritu zait: Armiarmara hain zuzen ere.

Ez dut Cebrianen modukorik topatu, baina bai luzeran oso antzekoak diren testu interesgarriak: olerkiak, eta atari bete olerki: Euskal poesiaren ataria.

Aukeratzeko jeneroa daukagu beraz. Adibidez, Goizalde Landabasoren Zergatik maite nauzu? hau, edo Pako Aristiren Berdin dio hau edo Xabier Montoiaren Historia hau.

Aukera bat da, bestelako testuak ere topatu daitezke: elkarrizketak, pasarteak, albisteak.... Ideiak aukera asko zabaltzen ditu.

Era berean ez da derrigorrezkoa grabatzea edo testuaren gaineko jarduerak proposatzena, baina horiek ere interesgarriak dira.

Minutu batean

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Urtarrila 12 - 09:32-(e)an bidalia.

Ekimen interesgarria, zinez. Plugin <em></em> Not Foundekoek egiten dituzten guztien antzera. Plugin <em></em> Not Found erabiltze horrek plusa eskaintzen dio ikaskuntzari.
Euskaraz, eta beste ikuspuntu batetik abiatuta bada ere, interesgarria izan liteke Queneau-ren Plugin <em></em> Not Found.

Euskaraz zer?

Asier (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Urtarrila 15 - 11:06-(e)an bidalia.

Asier naiz, Ortuellan Patxoren lankide eta zuen lankide baten koinatu, Joseba Irazabalena. Blog kontuan, jonas (Bata, bestea eta txakurraren hestea.

Euskaraz Joxerra Gartziaren EGONEAN DOAZEN GEZIAK edo Igerasoro proiektuatren KARTAPAZIOKO POEMAK liburuek balio lezakete zeozertarako...

Eskerrik asko

Benito-(e)k 2008, Urtarrila 15 - 21:11-(e)an bidalia.

Eskerrik asko Asier-Jonas. Hemen dauzkazue liburu bion sareko erreferentzia:

Ea bloga berpizten zaigun, txo!

Bide batez, blogosferan ere topatu daiteke aleren bat.  Baita Plistik gomendatu digun Queneauren inguruan ere.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia