03
Aza
2007

Edizioa-egokitzapena

Edizioa-egokitzapena

Grabazioa daukagu, DVD-grabagailuan, kameran, telefonoan edo ordenagailuan. Bideo sekuentzia horri erabilera desberdinak eman ahal dizkiogu klasean edo ikas-jardueran, eta zer egingo dugun eta, baliteke grabazio hori tratatu behar izatea. Zer daukagun eta zertarako behar dugun da giltza.

Zer daukagu?

Hauek izan daitezke kasu ohikoenak, beti ere formatu digitalei buruz ari garela:

  • DVD baten ohiko formatoan daukagu. Bideo-klubetik hartzen ditugunak bezalakoak. DVD klasikoetan audio eta bideo fitxategi digitalak dauzkagu, baina pisutsuak izaten dira. 2 minutuko bideo-fitxategi batek 25 mb inguruko pisua adibidez.
  • Internetetik jaitsita, edo argazki/bideo kamara batekin eginda. Seguruenik bideo formato konprimituko fitxategiak edukiko ditugu. Askoz gutxiago pisatzen dutenak. Zer esan nahi du honek? Bideo fitxategi digital batean informazio asko dago, eta ondorioz tamaina handia hartzen du. Baina konpresioaren bidez kalitatea ahalik eta gutxien galtzen ahaleginduta, tamaina hainbat biderrez murrizten da. Adibidez, ohiko DVD bateko (vob fitxategia) 25 mb-ko lehengo fitxategia, divx deritzan konpresioa erabilita 5 mb-ra jaitsi ahal dugu pantaila handi batean ikusteko kalitate onargarria galdu barik, bosteko batera "argaldu" dugu fitxategia alegia.

Konpresio metodo edo codec ugari daude, baita fitxategi formato desberdinak ere, hauek dira estentsio ezagun batzuk: .avi. .mpg, .wmw, .mov... Konpresioa zer motakoa eta zenbatekoa den, pisu gehiago edo gutxiagoko fitxategia edukiko dugu. Bestela, konpresio-metodoa edo formatoaren arabera erreprodukziorako software edo gailu bat edo beste behar izango dugu. Zer esanik ez dago, hala ere, konpresio horrek sano errazten duela tamaina murriztuta fitxategiak internetetik, CDetan, DVDetan edo pendrive-etan mugitzea eta gordetzea.

  • Euskaltuben edo Youtuberen moduko zerbitzu batean ikusi dugu. Bideo hauek saretik zuzenean ikusteko dira. Ez daukate irudi kalitate handia, tamaina txikian ikusi behar izaten dira, eta zerbitzu hauek jeneralean ez dute aukera zuzenik ematen jaisteko. "Erakutsi" nahi diogun pertsonak internetera sarbidea badauka (online ikastaroko ikaslea kasurako) ez da aparteko arazoa izaten, esteka bidali edo, blogean edo webgunean "enbotatu" eta listo. Baina bideoak, esate baterako, klasean ikusi nahi baditugu, jaitsi eta beste foramto batera pasatu beharko ditugu. Badira horretarako moduak, erraz-errazak ez dugu esango, baina egin egin daiteke. Hemen daukazue adibide bat, eta sarean apur bat bilatuta berehala topatuko dituzue gehiago.

Zertarako-zer behar dugu?

Kasuistika zabala eduki dezakegu. Bota ditzagun batzuk:

  • Bideoaren zati bat baino ez dugu behar. Honetarako bideoa daukagun formatoan daukagula, onena .avi, .mpg edo .wmw formato batera ekartzea da onena, editatzen errazenak izaten dira eta, Virtual Dub programarekin adibidez. Windows-ek .wmw fitxategietarako bideo-editore bat dakar berekin gehigarrien artean. Bideoen nahasketak edo pasarteak editatzeko bideo-edizio programetara jo dezakegu bestela. Adobe Premiere izan da ezagunetako bat, baina ugari dira aukerak (Windowserako adibidez), software librea tartean.
  • DVD baten formato klasikoan daukagu eta formato arinago batean jarri nahi dugu. Bideoak DVDtik erauzi ("ripeatu") eta beste formato batera pasatu behar dira, nahi dugun konpresioa eta codec-a aplikatuta. Badira horretarako programak (Flaskmpeg adibidez), oso zaharra ez den ordenagailua, eta disko gogorrean giga batzuk behar ditugu, besterik ez.
  • Formato digital konprimituan daukagu eta DVDan zabaldu nahi dugu. Kasu honetan "transkodetu" egin behar da, hau da, formato eta konpresio mota batetik beste batera pasatu. Apur bat konplikatua izan daiteke. Hemen daukazue bide posible bat. Bestela CD eta DVD grabaziorako programa batzuek hau egiteko gehigarriak edukitzen dituzte, edo horretarako programak ere badaude. Sarean bilatuta aurkituko dituzue erraz asko.
  • Sareko bideo-zerbitzu batetik jaitsi nahi dugu bideoa. Lehen aipatu dugu bidea zein izan daitekeen, edozelan ere, gogoan hartu bideo hauek irudi-kalitate eskasekoak izaten direla oro har, beraz, pantaila handi batean erakustea badugu asmoa, ez espero kalitate handiko irudirik.
  • Bideoa bideo-zerbitzuren batean jarri nahi dugu. Bideoa formatu konprimitu batean badago ez da arazoa izaten, fitxategia igotzean zerbitzuak berak tratatu eta egokitu egiten du. Hori bai, adi zerbitzu hauetan dauden tamaina eta formatu mugei. Hauek dira Youtube-k onartzen dituen formatuak adibidez.

Ez da asmoa bideo ediziorako eskuliburu zehatza egitea. Bideo ediziorako programa eta baliabide asko daude interneten, eta bilatuz gero seguruenik behar duzuen informazioa eta gehiago ere aurkituko duzue. Hau bilatzeko ez ezik, ikasteko tresna ona ere bada. ;-)

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia