ikasleak

16
Urt
2008

Azalpenak ahoz ere bai

Zer: 

Blogetan azalpenak ahoz emateko modu bat.

esteka: 
http://odeo.com/audio/17629823/view

Hizkuntz eskolen inguruan sortu diren blog interesgarriak ikusten gauza batez konturatu naiz. Klaseko blog askotan ikasleari zer egin behar duen idatziz ematen dira, eta gero audio eta bideo dokumentuak entzun eta ikusteko moduan ipintzen dira blogean berton (Youtubeko bideoak, Ikasbileko entzungaiak...).

Eta zergatik ez azalpenak eurak ere entzuteko moduak jarri? Ingelesa ikasteko podcast batzuetan horrela egiten dela ikusi nuen aspaldian, idatzizko azalpenarekin batera. Eta erraz-erraza da.

Probatxo bat egin dut ikusteko.

  • Klaserako ariketa bat hartu dut. Hain zuzen ere, Bertsotan ataza honetako Erraza iruditzen zait ariketa.
  • Azalpena neure ordenagailuan grabatu dut Audacity programarekin.
  • Podcast edo audio fitxategiak gordetzea ahalbidetzen duen zerbitzu batera igo dut grabazioa. Odeora hain zuzen ere.
  • Odeok ematen duen kodea hartu eta mezu batean sartu dut. Honelako zerbait geratzen da.

 



ERRAZA IRUDITZEN ZAIT

 Euskaraz zailtasuna adierazteko esamolde desberdinak daude, gauza bat zailago edo errezagoa den. Halako batzuekin jolastuko dugu. Entzun zer egin behar duzun:

powered by ODEO

Edo irakurri:

 

Hona hemen zerbaiten zailtasuna baloratzeko hainbat forma eta espresio. Ordenatuko al dituzu errazenetik ailenera? Hau da, gauza bat oso erraza dela adierazteko espresiotik hasi eta oso zaila dela adierazteko  espresioarekin amaitu.

  • Ez dago gauza errazagorik…… baino
  • Ezinezkoa iruditzen zait
  • Ez dut uste oso erraza denik
  • Zaila iruditzen zait
  • Erraz-erraza dela uste dut
  • Ez zait zaila iruditzen
  • Nire ustez oso zaila da
  • Ez da hain zaila

 


Ez da hain zaila, ezta? Behar duzun bakarra audioa grabatzeko programa eta mikrofonoa ordenagailuan, edo ahotsa grabatzen duen sakelako gailuren bat (mp3, ipod, mp4..), edo web2.0 zerbitzuren bat (Odeo bera adibidez).

Publikatzeko, esan bezala podcast eta fitxategiak gordetzeko zerbitzu asko daude sarean (eman bueltatxo bat eta berehala aurkituko duzu baten bat). Adibide bezala, zuzenean grabatu eta audio-bloga egiten uzten dizuten Podomatic eta Snapvine (azken honekin telefonoz ere grabatu ahal duzu).

Eta zeure ahotsa entzuteak lotsa ematen badizu, aukera pare bat: audioa editatzeko programarekin ikutuak eman ahotsa aldatzeko, edo honetara jo. ;)

Eguneraketa:

Gaur Odeo ez dabil oso fin (kasualitatea!). Badaezpada hemen daukazue entzungaiaren beste kopia bat: Erraza iruditzen zait.

Sindikatu edukia