Geure gauzatxuak eta hizkuntz eskola ofizialak

Benito(e)k bidalita 2008, urtarrila 7 - 23:08(e)an.

Klaseko blog berria aurkitu dut gaur sarean, Geure gauzatxuak. Ez da berria, ikasturte hasieratik dabil Eneko Barrutia irakaslea bloga elikatzen. Eztabaidarako gaiak eta ariketak plazaratu ditu gehien bat, eta iruzkinengatik ikasleen erantzuna eduki egin duela dirudi.

"Euskaltegibloga" deitzeko egon naiz, baina dudan geratu naiz, izan ere, Eneko Barrutia egilea Bilboko Hizkuntza Eskolako euskara irakaslea dugu, ez "euskaltegi" batekoa. Zalantza esistentziala planteatzen zaigu nonbait. ;)

Lehengoan Udal Euskaltegien inguruko harian gogorarazi nuen Euskal Herrian Udal Euskaltegiak eta gainerako euskaltegi publikoak ez direla euskara ikasteko zentro publiko bakarrak, EAEn zein Nafarroan behintzat hizkuntz eskola ofizialak ere badira eta han euskara ere ikasten da.

Hizkuntzen irakaskuntzaren munduan HEO batzuk prestigioko zentruak izaten dira, izen handiko irakasleak ere badaude berton.

Euskal Herriko hizkuntz eskolen panorama ez dut ondo ezagutzen, baina egia da euskararen irakaskuntzari dagokionez euskaltegien mundutik nahikoa aparte sentitu izan ditugula. Gutxietsi ere egin ditugula esango nuke.

Argi dago hala ere, han ere ahaleginean dabiltzan irakasleak daudela, Eneko bezala, eta esperientziak konpartitzeko orduan seguru zer esan asko daukatela. Animoa bada Eneko!

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Geure gauzatxuak eta hizkuntza eskolak.... posta irakurrita, apur bat harrituta geratu nintzen hor aipatzen dituzun duda existentzialak... direla eta. Hizkuntza Eskola Ofizialak ez dira Euskaltegiak, baina, sarritan bertako irakasleak euskaltegietan ibilitakoak gara eta geure metodologia ez da hain desberdina ere. Bai batzuk bai besteok arlo bat jorratzen dugu eta ez gara hasiko orain distintzioak egiten.
Bukatzeko esango dizut aipatzen duzun blog hori ez dela Hizkuntza Eskoletatik ateratzen den bakarra, bai Barakaldon, bai Eibarren eta Gasteizen eta Irunean ere egiten dira blogak.
Horra adibide pare bat: http/www.404gela.blogspot.com
http/www.barakaldokob11blogspot.com
http/www.barakaldokoa11.com

beste barik, agur.
(zorionak zuen blog honengatik)

jon ezkurra (ez da egiaztatu) | 2008, urtarrila 15 - 11:39 | erantzun honi

Aupa Jon,

Halaxe da, hizkuntza eskolak ere helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko zentroak dira. Euskaltegien munduan HEOekin halako topikoa, edo aurriritzia, dabilela nabarmendu nahi izan dut bakarrik.

Eta, besteak beste, blogekin egiten den ahaleginagatik, edo, beste barik ikasle batzuen erreferentziengatik, badakit ez dela horrela izaten.

Bistan da topiko eta aurriritzi horiek ezezagutzatik datozela gehien bat, eta, zuk diozun modura, kontua ez da distinzioak egitea, irakaslearen lanari dagokionez, behintzat. Ea helduen euskara irakasleen arteko komunikazioa hobetzen dugun, mundu batekoak nahiz bestekoak. ;)

Bide batez, eman dituzun estekak ez daude ondo. Hauek izango direla suposatzen dut:

www.barakaldokoa11.com hori ez dut sarean topatu. Blogger-en ere ez dago barakaldokoa11.blogspot.com-ik.

Edozelan ere, blog hauen egileei ere zorionak, animoa, eta esperientziaren inguruan jardun nahi badiozue, hemen daukazue plazatxoa.

Benito | 2008, urtarrila 15 - 15:47 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak