euskalkiak

02
Ots
2011

Euskara berria asmatzen irratian

Question Mark- Day 35/365 by Andreanna Moya Photography, on Flickr

Euskadi Irratiko Faktoria saioan hizkuntzaren inguruko atal interesagarri bat dugu. "Nola esaten da euskaraz...?" galderatik abiatuta esamolde edo espresio bat izaten da galdegaia, baina erantzuna ez dator hiztegitik, euskaltzainengandik edo "Mitxelenaren" batengandik, ez, hiztunek eurek erantzuten dute, eurek nola esaten duten edo nola esnago luketen. Ez dugu erantzun bakarra izango gainera, pertsona desberdinek erantzuten dute, leku desberdinetakoak; euskaldun zaharrak, berriak, hirikoak, herri txikikoak...

Seguraski "nola esaten da euskaraz?" galderari erantzun fidelena ematen zaio horrela, horrela esaten da gaur egun Euskal Herrian. Ez "nola esan behar da?" ez "Euskaltzaindiak zer dio?" ez "Azterketa gainditzeko zer jarri behar dut?".  Corpus erreala, ahozkoa eta gaur egunekoa dugu hori. Hizkuntza erabiltzen ikasi nahi duenarentzat bereziki baliagarria izan beharko luke corpus horrek, eta hala ez bada, zerbait ez dabilela ondo esango nuke.

Deigarria bide batez Eitb.com-eko Euskara atalean nolako izena jarri dioten saioari: "Euskara berria asmatzen". Azken batean hizkuntza bizia (erabiltzen dena) ez dabil etengabe asmatzen eta birsortzen?

Ataleko grabazioak Faktoria saioaren podcast-ean agertzen dira, ez daude berezituta edo berariazko zerrenda batean aurkitzeko moduan. Saioak aurkitu nahi badituzue momentuz bururatu zaidan onena Google-en bilaketa bat egitea da. Honela dataren arabera sailkatuta agertzen da.

Grabazioak jaitsi edo norberaren webgunean txertatu daitezke.

Argazkia: Andreanna Moya Photography Creative Commons Attribution 2.0 Generic License

08
Aza
2006

Bizkaiera.net

Bizkaieraren inguruko informazioa eta baliabideak eskaintzen dituen webgunea. Denerik apur bat: hizkuntzalaritza testuak, testu idatziak, eta lotura interesante batzuk.

 

Ikuspegi apur bat filologikoa, baina Euskal Herriko far-west honetakoontzat geure inguruko berbakeraren gainean zer edo zer behar dugunean topatzen hasteko lekua izan liteke.

Bitxia izena eta helbidearena. Bizkaiera.net izena eta www.bizkaiera.com helbidea. 

Sindikatu edukia