Hizkuntza Plangintza

08
Mai
2008

Asmoz Fundazioak Hizkuntza Plangintza graduondokoa EHUko Berezko Titulu bezala aurkezten du

Asmoz fundazioa (http://hiznet.asmoz.org) | 2008, Maiatza 8 - 16:11

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa datorren ikasturteko Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa prestatzen dabil iada. Beste urtebetez, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean ageri da eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren bermea dauka.

Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Internet bitartezko ikastaroa da eta aurrez aurreko bost saiorekin osaturik dago. Bertako irakasleak unibertsitate desberdinetako irakasleak, hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalak eta Eusko Jaurlaritza eta Herri administrazioko teknikariak dira batik bat.

Graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan hizkuntza normalkuntzean erantzukizun publikoa dutenei,... zuzenduta dago.

Zortzigarren edizio berri hau, datorren azaroan hasi eta hurrengo urteko uztaila bitarte burutuko da eta ikastaroaren izen emate epea zabalik dago http://hiznet.asmoz.org webgunean.

11
Urr
2007

Hizkuntza normalizazioa eta motibazioa. Jardunaldietan esandakoak

Egunotan Emunen 10. urteurrenarenaren karira (zorionak bada!) Hizkuntza normalizazioa eta motibazioa jardunaldiak egin dira. Lan ta lan webgunetik egin dute jarraipen zuzena eta hango aipu interesgarriak ekarriko ditugu hona:

Peter Mcinyire

... bigarren hizkuntza ikasteko prozesuetan orain arte garrantzia osoa alderdi linguistikoei eman zaie baina ikasprozesuan norbanakoek, pertsonek parte hartzen dute eta motibazioek, antsietateak, sinesmenek, esperientziek, baloreek eta abarrek eragin handia dute prozesu horren garapenean. Ingurune sozialak ere (taldeen arteko gatazkek, alderdi demografikoak, migrazioek...) ikasprozesu hori baldintzatu egingo dute.

Bigarren hizkuntza ikasten ari direnek hegazkinetik lehen aldiz jauzi egin behar dutenek izaten dituzten sentsazio berak dituzte; zirrara, beldurra, ezinegona, emozioa... Bigarren hizkuntza ikasten ari denak ere sentimendu horiek ditu eta hitz egiterako jauzia egiterakoan galdera hauei erantzun behar izaten die:

  • zer gertatuko da ezer oker esaten badut?
  • egongo al da ni laguntzeko gai den inor?
  • elkarrizketa norantz joango da? zein oztopo aurkituko ditut?

Bigarren hizkuntza erabiltzeko orduan giltzarri da zerbait komunikatzeko gogoa izatea.

Ferran Suay

Gaztelaniatik euskarara arteko distantzia linguistikoa euskaratik gaztelaniarakoaren parekoa da eta historian zehar euskaldun elebakar askok egin behar izan dute gaztelaniarako jauzi hori. Beraz, bizitza osoan Euskal Herrian bizi diren erdal hiztunek ez dute aitzakiarik euskarako gutxieneko maila izan dezaten.

Alex Mungia eta Xabier Elortza (HABE)

  • Hizkuntza kontuak oso AFEKTIBOAK dira. Berebiziko garrantzia gurasoekin eremu pribatuan emozioetan eraginez lan egiteak.
  • Eragiteko modua: PROZESUA da oinarri (komunikazioa, enpatia) eta hortik sortutako produktuak (CD, liburuxka) osagarri dira.
  • Gurasoengana iristeko bidea: euren eta gure USTEEN berri jaso, KOMUNIKAZIOA landu.

ERDALDUNAK EUSKARARA ERAKARTZEA mintegiaren ondorioak (Iñaki Eizmendik gidatua):

  1. Euskarara erakartzeko bideak aurkitzea, zirrikituak irekitzea lortu behar dugu: harreman edo lotura txikiak bilatzea, hortik abiatzea.
  2. Kezketatik abiatu. Gauzak zehatzak eta praktikoak eskaini. Ideia eta mezu positiboak eskaini. Enpatia etengabe erabili beharreko tresna.
  3. Ezinbestekoaren bidea eta sedukzioarena, biak erabili behar dira.
  4. Emozioetatik eragiten hasi behar gara.
14
Eka
2007

Asmoz Fundazioak eskaintzen duen Hiznet ikastaroa, datorren ikasturtetik aurrera EHU-ko Berezko Titulua izango da.

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa | 2007, Ekaina 14 - 12:00

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa datorren ikasturteko Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa prestatzen dabil iada. Berrikuntzen artean nagusiena, datorren ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean egongo dela da.

Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Hauen artean, aipatzekoa da iaz lehen aldiz eskainitako "euskararen komunikazioa" moduluaren harrera ona.

Graduondokoa internet bitartez eta ikasturtean zehar dauden aurrez aurreko lau saiorekin burutzen da. Bertako irakasleak unibertsitate desberdinetako irakasleak, hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalak eta Eusko Jaurlaritza eta Herri administrazioko teknikariak dira batik bat.

Hiznet graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei edota egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri adminisitrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan hizkuntza normalkuntzean erantzukizun publikoa dutenei,... zuzenduta dago.

Zazpigarren edizio berri hau, datorren azaroan hasi eta hurrengo urteko uztaila bitarte burutuko da eta ikastaroan izena eman nahi duenak http://hiznet.asmoz.org webgunean egin dezake.

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
Villa Asunción
Jose Elosegi alkatearen hiribidea, 275
20015 Donostia
hiznet[abildua]asmoz.org
http://hiznet.asmoz.org
Sindikatu edukia