19
Abe
2006

Eskaera Tolosatik

Harremanetarako formularioaren bidez eskaria heldu zaigu Okzitaniako Tolosatik. Zabaltzea eskatu digute eta hemen daukazue:

Kaixo,

Toulouse Frantzian, euskera ikasten ari garen Iparraldeko zein Hegoaldeko zenbait lagun gara eta lehen egiten zen modura, elkarri euskeraz eskutitz edo mailak bidaltzeko hegoaldeko lagunen bila gabiltza, interesaturik egonez gero, erantzun perabasolo[abildua]hotmail[puntua]com mail helbidera.

Eskerrik asko eta Zorionak,

Per


Toulouse map - Tagzania

Badakizue, praktika epistolarra (paperezkoa zein digitala) egiteko aukera ona. Beharbada mintzalagunen inguruan dabilen jendeari interesatuko zaio bereziki, edo idazten ohitura hartu nahi dutenei, edo Garona Garai eskualde horretan zer dabilen jakinmina daukanari, edo... Animoa bada!

Ez dakit honelako ekimenek zer arrakasta izaten duten, sare sozialak etorri zaizkit gogora. Horrelako zerbaitek funtzionatuko ote luke?

sare sozialak

Patxi (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Abendua 19 - 03:12-(e)an bidalia.

Nik uste det baietz, zalantzarik gabe. Interes komun bat dagoen edozein gairen inguruan bezela.

Iparraldea-hegoaldea, alkarren jakinminez, oso polita litzateke.

Sare sozialak

Karrajua-(e)k 2006, Abendua 19 - 21:31-(e)an bidalia.

Mezua irakurri dut orain, eta ez dakit esan nahi izan dudana ondo azaldu dudan, sare sozialena gehien bat. Funtzionatuko ote luketen galdera ez dut Tolosako lagunen ekimen honegatik bota, euskara praktikatu nahi dutenentzat sare sozial deitzen diren moduko guneak antolatzea eduki dut gogoan. Hain zuen ere Patxi, zuk zeuk zeure blogean aspalditxo bota zenuen proposamen honen ildotik:

..Sarean aurkitu ditudan bi zerbitzu oso interesgarri, euskeraz lehenbailehen ikusi nahi nituzkeenak. Beharbada ezagutzen dituzue, baina badaezpadaere, inork gogoan hartu edo gustatuko zaizkiolakoan.

Bat, eta Bi.

Euskara ikasten dabiltzanentzat praktikatzeko "sare sozial" erako plataforma antolatzeak arrakasta edukiko luke? Hori da galdera. Beharbada hori ulertu duzu zeuk ere, baina badaezpada.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia