Karrajua.org-en instalazioa eguneratu dugu Drupal 4.6 bertsiotik 4.7ra. Bide batez, eta lehengoaren diseinua ere bertsio berriarekin ibiltzeko eguneratu behar zela, diseinu berria ematea erabaki dugu. SEO Position eta Refresh diseinuen popurria egin dugu itxura berria emateko, norberaren ikutu batzuekin.
Honelako eguneraketa egitean beti geratzen da zerbait ondo-ondo eguneratu edo egokitu gabe, erroreak,... Proba batzuk egin ditugu eta gehiena ondo dabilela dirudi, detaile pare bat konpondu behar dira beste barik. Ibilian-ibilian hala ere, baliteke erreparatu ez diogun zerbaitez konturatzea. Eskertuko genuke jakinaraztea.
Bestalde, 4.7. ez da Drupalen azkenengo bertsioa, Drupal 5 berriagoa ere badago. Asmoa daukagu eguneraketa 5. bertsio horretara eramateko, baina euskarazko itzulpenarekin arazo batzuk daudela dirudi eta apur bat itxaron beharko dugu.
Bertsio-berritze honekin gainera, aukera berriak ere baditugu. Aurrerantzean joango gara probatzen. Ez ahaztu karrajua.org hau gune esperimentala dela gehien bat.



jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Asko gustatu zait (bueno, euskara ikasleek oso irakur bezate, ez asko) aldaketa. Argiagoa da diseinua, baita ordena ere. Zorionak, pues.