Bloglines-eko erabiltzaileei

Karrajua(e)k bidalita 2007, urtarrila 30 - 16:35(e)an.

Gutunaren bidez posta zerbitzua ez dabilela bezalako abisua eman behar dut, hau da, hartzaileari jaso ezin duen mezuan ezin duela jaso esan. Baina informazioa sarritan uste ez den lekutik joaten da eta horra:

Karrajua bloglines-etik jarraitzen duzuenok (40 inguru), jakin ezazue zerbitzari aldaketa egin dugunetik karrajuaren bloglines-eko jarioak ez direla eguneratu. Baten batek jarraituko du pentsatzen karrajua obretan dagoela oraindino. Bloglines-ek horrelakoak sarri egiten dituela dirudi.

Alternatibak:

  1. Beste agregatzaile bat erabili: Alesti, Google Reader,... baina hau karrajuagatik solik ez dugu egingo, ezta?
  2. Karrajuaren jario "zuzenaren" ordez, Feedburner-eko jarioa erabili. Edo Xfruits-eko metajarioa.
  3. Bloglines bere onera etorri arte itxaron.

Etiketak: |
Karrajua (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Ez dakit nik Bloglines oso santu ote dabilen azken asteotan. Guk ere arazoak somatu ditugu gure jarioekin. Okerrena zera da; zein agregatzailera pasatzen naiz? Azkenaldi honetan Google Reader-ekin ari naiz. Baina honekin ere ez nago oso gustura: nahiko makal dabil, denbora asko behar izaten du jarioak biltzeko eta batzuk (del.icio.us-ekoak, adibidez) ez ditu behar bezala jasotzen.

Orain arte erabili ditudanen artean hoberena Outlookekin integratzen den NewsGatorreko aplikazioa izan da. Baina honekin ere arazoak; ikastolako sareko ordenagailu guztietan instalatu beharra daukat eta gainera ez da dohainekoa.

Zeinekin irakurri jarioak fundamentuz? zer erabaki ez dakit!

jolaus (ez da egiaztatu) | 2007, urtarrila 31 - 12:28 | erantzun honi

Ba, ez dakit zein gomendatu Jolaus. Bloglines aukera ona da, honelako kontuengatik ez balitz. Google Reader neuri ere egiten zait astuna. On-line agregatzaileen artean Rojo eta Alesti ere badaude, lehenengoak itxura ona dauka, baina apur bat geldoa izaten da, Alesti irakurtzeko ez zait erosoa egiten. Feedness dabiltza batzuk gomendatzen, baina ez dut probatu.

Nik dena dela gehiago erabiltzen ditut ordenagailuan instalatutakoak. Greatnews eta Feed Reader, eta pozik biekin. Great News-ek gainera, euskaratuta dago eta aukera ematen dizu pendrive batean batetik bestera erabiltzeko. Ez ahaztu Thunderbird-ek agregatzailea ere eskaintzen duela.

Beste aukera bat zerbitzaria daukagunontzat: norberaren gunean halako agregatzailea montatu. Karrajuan Drupalen aggregator modulua daukagu horretarako. Badira horretarako aplikazioak.

Aukerak milaka daude, dena dela ugaritasunak askotan gauzak zaildu egiten ditu benetan. 

Benito | 2007, urtarrila 31 - 14:00 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak