Andonik Moodle-en inguruan publikatu duen artikuluak zorionak eta proposamenak ere ekarri ditu. Creative Commons-i esker artikulua sustatun ere argitaratu da, eta han erantzun dutenen artean Ainhoa Ezeiza dugu, proposamena-erronka-enbidoa dakarkigu. Hona hemen:
Eta mugimenduaz ari garelarik, han eta hemen erronka botatzen ari naizenez, noiz hartuko dugu formatzaileok informatikariek aspaldi hartu zuten bidea? Alegia, noiz hasiko gara edukiak elkarrekin sortu eta liberatzen? IKTeroak eta EHUkook lehenengo urratsak ematen ari gara EGA mailako ikastaro oso eta osatu bat diseinatzen hasteko, ondoren liberatzeko. Beste inor animatuko litzateke? Eta gauza bera egingo bagenu beste maila batzuetan? Animatuko zinatekete Moodle-en elkarrekin lan egin eta oinarrizko ikastaroak sortzera?
Erronka botata dago, guk jarriko dugu elkarlanerako Moodle instalazioa, zuk ideiak? ;-)
Tira ba, Moodle ikastaroa osatzeko esperientzia kolaboratiboa. Ez da makala. Ez dakit ba, euskaltegien mapa osatu ere ezin badugu, ikastaro oso bat.....
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu


jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Honexetan dago koxka. Gakoa ez da Moodle plataforma bera (jaioko dira berriak), gakoa planteamenduan datza. Zein da AEK, SUE, HABE... planteamendua?
a) Moodle edo beste erabilita, ikastaroak diseinatu eta kudeatzea.
ala
b) Moodle edo beste erabilita, ikastaroak diseinatu (erakundeak edo sareko elkarlanaren bidez) eta liberatzea.
Moodle erabiltzeak ez gaitu Wikierakunde 2.0 bihurtzen. Lehenengo eta behin, berau nola eta zertarako erabiliko dugun argitu behar dugu, zertarako gauden prest eta noraino hel gintezkeen euskaltegiok. Berriro galdetuko dut... Zein da AEK, SUE, HABE...ren planteamendua?