Karrajura bisitak nondik etortzen diren kuxkuxeatzen ibiltzen naiz lantzean behin. Gaur adibidez batzuk eduki ditugu helbide honetatik. Webgune bat bestearen atzetik agertzen den aurkezpena dugu: Sareko baliabideak hezkuntzarako titulupean. Interesgarria. Ikusgarria. Zelan egin dute ba?
Peskizetan hasita, Webslides zerbitzuarekin egin dut topo. Diigo lastermarkak gordetzeko zerbitzuaren menpekoa. Webslides horretan erregistratu barik halako bat egiteko aukera ematen dizute. Sartu naiz probatzen.
Aurkezpenak egiteko erabilko dituzun webguneen zerrenda egiteko aukera bi dauzkazu. RSS jario batetik hartu edo Diigon gordeta dauzkazun lastermarketatik.
Lehenengoarekin geratu naiz. RSS jarioa hartu eta bertan agertzen diren webguneak ikusteko aukera? Eta Klaserako.karrajua.org-erako erabiltzen ditugun jarioekin probatzen badugu? Hau irten zaigu adibidez, eta blogean enbotatzeko kodea ere ematen dute:
Esan bezala, ikusgarria behintzat bada.
Klaserako.karrajua.org horretan jarioak erakusteko beste modu bat okurritu zait orduan. Azalean handik eta hemendik jasotzen diren albisteak datoz, baina iturriaren arabera askok ez dute azalpen handirik ematen. Eta jarioko loturako webguneak oso-osorik erakusten baditugu?
Erraza, jario bat hartu, Webslides-en sartu, blogean txertatzeko kodea hartu eta orri batean enbotatu. Horrela bada, atal berria egin dut Klaserako horretan: Iturriak bistan. (ez dut burua asko nekatu izena asmatzeko, ez). Atal horretan jario bakoitza orri batean erakusten da, orriak sailkatuta eta ordenatuta daude. Honela:
Oraindino ez ditut iturri guztiak sartu, eta plantilan sartzeko estutzeagatik, apur bat desitxuratuta agertzen dira batzuetan. Enbotatu horretan ez dago orri osoko ikuspegirako esteka gainera, eta ikusteko arazo batzuk dauzkala dirudi, baina tira, erabilgarria ez dakit, baina erakargarria eta ikusgarria behintzat bada, ezta?.
Hor daukazue bestela webguneen aurkezpenak egiteko tresna interesgarria.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu

Plataforma hauek guztiak web2.0 zerbitzuak dira, hau da, erabiltzaileek eurek eraikitzen dute edukia eta ematen diote indarra lekuari. Beraz "nork" horri eman ahal zaion lehenengo erantzuna 


jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Azkenaldi honetan zu "teknoendredoekin" eta ni galderekin tematuta gabiltzanez gero, gaurkoan biak lotzen saiatuko naiz. Hara:
Nork hartu behar ditu livemocha edo ezagutu berri dudan palabea bezalako plataformetan euskararen taxuzko presentzia sustatzeko lanak?
Trena pasatu eta begira dauden behien antzeko piura geratzen ari zaigu batzuoi.