15
Mar
2007

Txakurrak, umeak, tertuliak, lagunak,...

Blogosferan gauza eta gogoeta interesgarriak agertzen dira etengabe. Blog berri bi eta hausnarketa bi.

Aintzane Agirrebeñaren Bergetxeko ataipetik blogean hau topatu dugu Umiekin eta txakurrekin Berbetan mezuan bateko:

Euskaldun zaharrak topau ezinda zebizela esan zestenian ezin neban sinistu. Eta Kittok martxan ipini daben Berbetan proiektuan euskaldun barrixeri euskeria ahozkotasunian lantzeko aukeria eskaintzen jakue euskaldun zaharrekin tertulixak egiñaz.

Hau Aintzaneren azalpena:

Umiekin eta txakurrekin bakarrik euskeraz berba egitten dan herri honetan normala dala halakuak pasatzia

Besteko, Euskarazoak blogean Euskara eta lagunak mezuan, euskara ikasi eta koadrilan eta inguruan erdaraz jarraitzen dela ikusita:

Agian irtenbide bakarra denborak ekarriko du eta gakoa datozen generazioengan egongo da. Baina guk geuk zeozer egin behar dugu aldaketa hori lortzeko ere, oraindik garaiz gaude eta.

Esperantza bai, baina frustrazio eta etsipen puntua somatzen da mezu bietan. Euskara ikaslea eta euskaltzalea inguruan ikusten dutenak etsitzen hasita.

Ni Euskarazoakeko lagunarekin bat, garaiz gaude oraindino. Ea ikasten dutenen ilusio horren zatitxo bat hartzen dugun.

Berbalaguntzera noa.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia