Santurtziko Udal Euskaltegikoek ekarri digute albistea (eskerrak sarea baten batek animatzen duen): XVI Encuentro Práctico de Profesores ELE.
International House Barcelonak eta Difusion argitaletxeeak antolatuta, Bartzelonan abenduaren 14 eta 15ean. Gaztelania-irakasleei zuzendua, baina hizkuntzen irakaskuntzan dihardugunontzat gauza interesgarriak jorratzen dira.
Lehengo urteko topaketaren aipamena egin genuen aurreko batean, eta aurtengoan ere gauza interesgarriak eta ugari programan eta blogean.
Hitzaldietako bati erreparatu diot bereziki. Monique Denyer-en ¿Cuáles son exactamente los lazos entre el enfoque por tareas y el Marco Europeo?
Kezka dabil ELEren munduan Europako Markoak aldarrikatzen duen Ekintzara bideratutako ikuspegia dela eta. Hemen daukazue EEMko aipamena:
Hizketa-ekintzak hizkuntzaren jardueretan gauzatzen diren arren, gizarte-testuinguru zabalago baten osagai dira, eta testuinguru horrek berak ematen die esanahi osoa. “Atazez” mintzo gara, jardueretan gizabanako batek edo gehiagok beren gaitasun espezifikoak emaitza jakin bat lortzeko era estrategikoan erabiltzen dituztela adierazteko. Ekintzara bideratutako ikuspegiak, beraz, ezagutzaren, emozioen eta borondatearen baliabideak ere kontuan hartzen ditu, eta baita gizabanakoak gizarte-eragile den aldetik aplikatzen dituen gaitasun espezifiko guztiak ere. (EEM. 20. orr.)
Aurrekoan ekarri genuen zerbait hona, eta orain honelako galderak plazaratu ditu Moniquek:
¿Qué ocurre con el enfoque orientado a la acción que recomienda el Marco común europeo referencia? ¿Es este enfoque tan demoledor como parece o acaso se inscribe en la continuidad metodológica? ¿Tiene algún impacto en la determinación de los objetivos de enseñanza de idiomas? ¿Qué cambio conlleva en la elaboración de los currículums? ¿En qué modifica el contenido de los libros de textos? ¿Qué supone en la práctica diaria tanto para los profesores como para los alumnos? ¿Podemos seguir evaluando de la misma forma?
Zalantzak dabiltza beraz han. Gurean ez dakit.
Egia esanda guk halako topaketarik ere ez daukagu. Ezta bizitza sozial deitzen den hori egiteko ere.
Bartzelonaraino joan beharko da hemengo baten bat topatzeko? Edo Bartzelonatik baten bat ekarri haren inguruan batzeko?
PD: Encuentro Practico-ren webgunean aurreko urteetako materiala eta dokumentazioa dauzkazue eskuragai.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu



jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Santurtzikoen webgunean iruzkin batean baten batek bota du. HABE topaketa edo halako zerbait prestatzen ei dabil.
Beste batek sekretuen eta dekretuen inguruko zerbait bota du. Ez dakit ba, espero dezagun xedapen bidezko topaketa ez izatea,hala bada.
Edozelan ere, HABE ez da izan bereziki aktiboa halakoak antolatzen, baina euskaltegien partetik ere aspaldian falta dira halako ekimenak.
Tira ba! Ikusiko dugu egia den ala ez.