Eztabaida interesgarria Francisco Herreraren blogean.
TTT eta STT siglak ekarri dizkigu Herrerak An ELT Notebook blogetik: Teacher Talk Time (irakaslearen mintza-denbora) eta Student Talk Time (ikaslearen mintza-denbora).
Eskola denbora gehiena berbetan ematen duten irakasleak kritikatu ditu. Ikasleek behar duten denbora eta buru-lanen kalterako delakoan.
Emilio Quintanak argudio interesgarriak kontrajarri dizkio. Irakurri eztabaida, mamitsua eta interesgarria.
Eta gero galde diezaiogun geure buruari:
- Zenbat denbora ematen dugu klasean berbaz? Ikasleek baino gehiago?
- Berriketa, hartu-emana sortzen dugu ikasleekin?
- Esaten duguna esanguratsua da? Input egokia da?
- Zelan eskuratzen du ikasleak jarioa?
Mintzapraktikaren kontzeptua aspaldi agertu zen gurean. Klasean praktikatzera eta mihia entrenatzera dedikatzen den denbora. Ikasleak hitz egin behar ei du horrelakoetan... eta irakasleak?
Berbetan mihia astintzen baino ez da ikasten?
Irakasle parrapleroak kaltegarriak dira?
Isildu nadin...
Analízate el TTT por si las moscas (Francisco Herrera)
Argazkia: The Egyptian Parrot God (oskay)
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu


jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Aipatu dudan eztabaidan "Enfoque orientado a la acción" izeneko kontzeptua aipatu da. Europako markoan dago jasota.
ELE blogosferan paseoa jarraituta, Moleskinele blogean Christian Ollivier irakasleak Bartzelonan Europako Markoaren inguruan eman zuen hitzaldikoak komentatu ditu Emilia Conejok:
Errezeta idatzi klasean, ez irakasleak irakurtzeko soilik, ez beste ikaskideek irakurtzeko soilik, zabaldu, publikatu, erabili egingo da... Blog batean adibidez. Ekintza edo ataza soziala nonbait.
Web2.0 honek edonork edukiak zabaltzeko aukerak ugaldu ei ditu. Eta hor seguraski web2.0 honen inplikazio didaktiko nagusia: testua benetako zerbaitetarako da, ez klaserako soilik, aukerak inoiz baino gehiago, eta edonork zabaltzea inoiz baino ohikoago.
Accion-tarea dikotomia, ekintza-ataza izan liteke euskaraz. Horretaz dihardu Emiliak beste mezu honetan: Actividad o tarea ¿Cuál es la diferencia que explica la diferencia?
Eta niri AEKn duela 20 urte sortu zen EBI (Ekintza Bidezko Ikaskuntza) hura datorkit gogora. Hain aurreratuta ibili ote ginen?
Beharbada, hogei urteotako ekarpen didaktikoak jasota errebisioa merezi du hark.