Teleobjektiboen hizkuntza

Benito(e)k bidalita 2009, abendua 30 - 00:58(e)an.

Hizkuntz-paisaia: hiztegi urbanoa

Hizkuntza ikasiko bada, prozesu hori etengabe elikatzen duen paisaia, ingurunea behar da, ikas-paisaia edo. Inoiz ibili naiz ideia horri eragiten hemen. 

Paisaia hitza euskara kontuetan aipatu, eta lehenengo lotura "hizkuntz-paisaia" kontzeptuarekin egingo dugu. Lehenengo lotura eta bakarra akaso. Ikutu soziolinguistiko apur batekin beti ere.

Harago goaz ikas-paisaiaren ideiarekin hala ere. Agertzen den hizkuntza, ikusten den hizkuntza, inguruan dabilen hizkuntza, inguratzen gaituena, lanbroak bezala blaitzen gaituena. Hark errazago ipintzen ditu martxan ikasteko mekanismoak: emozioak, hausnarketak, galderak, erantzunak, jarduna, esanahiak... Konturatu gabe ipini ere, konturatzen ez bagara ere.

Zerbait esaten badigu, zerbait esan behar badigu, zerbait esatea behar badugu, zerbait esan beharra badakarkigu eta zer esan hori nabarmentzen bazaigu ingurutik besarkatuko gaitu - konturatu gabe ere- norberarengan norberaren egin arte.

Baina paisaia ez da irudi homogeneoa, mosaiko baten antzera elementu askok osatzen duten irudia da, osagai nabarmenak eta osagai txikiak, ia ezkutuak sarri.

Argazkilaria era askotan jaso ahal du paisaia: panoramika zabalenean edo bazterreko detaile xehea, horren arabera egokituko ditu begia eta objektiboa. Konposizioan bata edo bestea nabarmenduko ditu horrela. Angularra edo teleobjektiboa, enkoadraketa zabala edo itxia, fokoa zehaztuko du horren arabera.

Kamararekin irten nuen lehengoan. Etxe inguruan osteratxoa, paisaien bila. Teleobjektiboa jarrita, distantzia luzeenean, detaileen bila. Eta hantxe aurkitu nuen hizkuntza, fokoaren azkenengo muturrean, enkoadraketa itxi-itxian, nabarmentzen zaila. Begia luze-luze eginda han nonbait.

 

Zaila da horrela ezer esatea, ezer esan behar izatea, ezer esateko ematea edo inor inguratzea. Begi-belarria luze eta zehatz ipini behar izanda.

Teleobjektibo astun eta konplexu batekin bilatu beharreko motiboa; pazientzia, teknika eta  tresneria on eta garestiarekin harrapatu beharrekoa. Zaila kamera merke-dibertigarri batekin gozatzea.

Eta ez nabil argazkilaritzaz berbetan.

Etiketak: | | | | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Bada paisaia bat begietatik edo argazki kameratik sartzen zaiguna. Denborak eta gizarteak eraikia, apurka-apurka aldatzen dena. Besteak beste, natura, eraikinak, pertsonak eta hizkuntza-paisaia dira bertako osagarri.

Bada beste paisaia bat norberak eraiki dezakeena, norberak aukeratutakoa eta aldakorra neurri batean. Bertan daukate leku, besteak beste: elkarrizketa batek, orduko kanta hark eta zenbait proiektuk. Paisaia pertsonala da. Bertako txoko batean habitatzen du ikas-paisaiak.

Bada, azkenik, beste paisaia bat, norberaren barnekoa. Bertan bizi dira sentimenduak, emozioak eta memoria. Hiru paisaiek etengabeko elkarreraginean osatzen dute gizakiaren mundutxoa; bertako partaide dira hizkuntzak, besteak beste.

Plisti-plasta (ez da egiaztatu) | 2010, urtarrila 7 - 12:28 | erantzun honi

Bai, paisaiatik erretratura goaz azken batean, eta akaso teleobjektiboa letrak eta detaileak bilatu beharrean aurpegien bila jarri beharko genuke. Besteak beste horretarako izaten dira-eta teleobjektiboak hain zuzen ere, pertsonei erretratuak egiteko, begietan fokoa jarrita.

Benito | 2010, urtarrila 8 - 01:05 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak