08
Mai
2008

Soziolinguistika ikerketa baterako laguntza

Garaigoikoan ikusi dut orain, eta hemendik ere saiatuko gara laguntzen. Txerraren testua ekarriko dugu hona:

Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza ohituren aldaketari buruzko ikerketa bat egin nahi du. Euskara familia bidez transmititzeak duen garrantziarekiko adostasunetik abiatuta, familia transmisioaren testuinguruan, hizkuntza-ohituren aldaketan eragiten duten faktoreak aztertzea dute helburu. Horretarako, hizkuntza-ohitura aldatu duten bikote batzuen azterketa burutzea proposatu da.

Ikerketa hau burutzeko ezinbestekoa da jendearen borondatezko laguntza, eta hauxe da eskatzen dutena: gaur egun Gasteiz, Laudio,Irun, Arrasate, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Beasain, Tolosa, Zarautz, Igorre, Bilbo, Durango,Balmaseda, Bermeo, Lekeitio eta Mungia herri/hirietan bizi diren eta bikoteko hizkuntza ohitura “aldatu” duten bikoteen erreferentziak pasatzea (telefonoa, emaila...). Bikotea edozein “motatakoa” izan daiteke: ezkonduta daudenak / ez daudenak, seme-alabak dituztenak / ez dituztenak…, baina ezaugarri hori behar dute, beraien arteko harremaneko hizkuntzan aldaketa bat gertatu dela: lehenago beraien arteko harremana erabat edo nagusiki erdaraz zen, eta gaur egun, beraien arteko harremana erabat edo nagusiki euskaraz da.

Horren bikoteen berri izanez gero, jar zaitezte harremanetan Soziolinguistika Klusterreko kideekin.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia