20
Mai
2007

Paparrekoak II

Aurreko astean pasatu didaten pegatina bilduma non erakutsi topatzen banuen han ipiniko nuela esan nuen. Hemen daude.

Google-en Picasa Web Albums probatzen ibili naizela pegatina horientzako erakustoki ona izan litekeela eta 300 bat sartu ditut. Gehienak AEKrenak dira, baina besteen alerik ere badago.

Klikatu beheko irudian eta album osoa ikusiko duzue.

Euskaltegiak: pegatinak

Edo, nahi baduzu, aurkezpen honetan ikusi:

Zoragarri Benito. Enpin.

Txelis (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Maiatza 20 - 19:06-(e)an bidalia.

Zoragarri Benito. Enpin. Ille more, ille tempore.

Pegatina gehiago

Karrajua-(e)k 2007, Maiatza 20 - 23:05-(e)an bidalia.

Euskaltegiekin zuzenean ez, baina euskararekin lotutako pegatina gehiago dauzkat, eta haietako batzuk ere Picasan ipini ditut. Ez dut astirik izan sailkatzeko eta polito ipintzeko, baina edozelan ere, nostalgia ariketa ona da. Hemen dauzkazue, album bitan ipinita:

Pegatinak euskara I
Pegatinak euskara II

Guk bat lapurtu dizuegu

txerra (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Maiatza 21 - 12:13-(e)an bidalia.

Aupa Benito:

Lehenik eta behin, zorionak. Ikaragarria da pegata bilduma eta eskertzekoa da sarean denon eskura jartzea.

Bigarrenik, guk pegata bat "lapurtu dizuegu". Derio euskaraz izeneko pegata. Orain ari gara pegataren memoria historikoa egiten: ea nork atera zuen, noiz eta zertarako. Jarraituko dugu informatzen ....

Bildumazaleen meritua

Benito-(e)k 2007, Maiatza 21 - 16:02-(e)an bidalia.

Pegatina hauek guztiak ez ditut nik batu, EHko pegaten bildumazaleen urteetako lanaren ondorioa izan da. Batu, trukatu, sailkatu eta eskaneatzeko lana hartu dutenak. Nik neuk pasatu dizkidaten batzuk sarean ipini baino ez dut egin.

Beraz, zorionak eta eskerrak haientzat izan behar dira lehenengo eta behin. Izan ere, egundoko lana izan da urteetan (batzuek 30 baino gehiago)hainbat pegatina batu, artxibatu eta sailkatze hau, gehitu honi haietariko batzuek eskaneatzen hartu duten "estra". Eta hau lagun hauek daukaten ondarearen partea baino ez da. Askoz pegatina gehiago dauzkate batuta baina eskaneatu gabe.

Horrez gain bildumazaleok EHko mogimenduez eta historiaz duten ezagutza ere aintzat hartzekoa da.

Horrenbestez, ez dut uste haiek pegatinak "hartzea" lapurretatzat hartuko dutenik. Normalean euren lana erakusteko ez dute inolako arazorik edukitzen. Aurrekoan esan nuen bezala, datorren ekainaren 11tik 17ra Bilboko Kukutza gaztetxean egingo dute erakusketa, eta 16an truke eguna daukate. Bertoratzen bazarete haietariko batzuk eta euren bildumak ezagutu eta meritua onartzeko parada eduki dezakezue.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia