06
Api
2008

Ongi hitz egitea

Bartzelonatik etorri diren sorpresa polit bi jaso ditugu asteon Atoanen

Gaur berton Euskaltuben bideo hau aurkitu dugu: Euskaraz ongi hitz egitea oso erraza da, Bartzelonako Euskal Etxeko lehenengo mailako ikasle-irakasleek egina.

Umore, ironia eta graziarekin hizkuntza ikastean erroreen tratamendurako bide "eraginkorra" proposatzen digute. Praktikara eraman ez, baina seguru inoiz askori gogoaren eremu aitortezinetakoren bateko bazterren batetik etorri zaigula halako eldarnioren bat, erroreen deabruak piztuta.

Duela astebete, berriz, ELE masterra egiten dabilen Iñakik ikastarorako ariketa modura prestatu zuen euskara eskolaren berri eman zigun ederto batean -ohi duen bezala- Ibilbidea blogean, Enseñando euskera en el master mezuan hain zuzen ere.

Klase labur bat prestatu zuen ikaskideekin burutzeko. Helburua euskaraz jardun komunikatibo erraza burutzea aurretiaz hizkuntzaz ia ezer ez dakien jendearekin. Aurkezpen txikia egin zuen eta haren gainean egin zuen lan. Hau ere blogean erakutsi zigun eta hemen daukazue:

Blogean bertan iruzkin pare batean aurkezpena ikusita lagun pare bat ondorioak atera eta probak egiten hasi ziren, haietako batek honakoa:

Ni Ernesto deitzen naiz

Nire aita Adrian deitzen da

Nire ama Luisa deitzen da

Laurarena (eta Danielena eta Elenarena) aita Ernesto deitzen da

Laurarena (eta D eta E) ama Aurora deitzen da

Aaaaa! "Laurarena aita.."!!! Zorroztu igitaia!

Iñakiren erantzuna:

La trampa está en que en el sintagma nominal “Lauraren aita” la palabra aita es la que lleva la marca de nominativo, por eso no se diría “Laurarena aita…” sino “Lauraren aita”.

Resumiendo, te sobraba alguna “a”. Y te ha pasado porque en lugar de responder como en el material diciendo “Laurarena” (recuerda: Iñakirena. Bartena.) has ido más allá y has querido construir una frase completa, ¡lo cual es fantástico!

Igitaia eta kodaina uzta batzeko lanabesak izaten dira. Nekez batuko da uzta aurretik hazia erein eta ongarria ematen ez bada.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia