23
Ira
2006

Mintzalagunen inguruko blog berriak

berriketan

Berba-mintza-solaskide-lagunak motorra berotzen dabiltza dagoeneko. Euskal Herri osoan zabaltzen ari den jarduera da eta sarean ere islada dauka, blog berriak agertu dira azkenotan. Jarioen agregatzailean sartu ditut baina ez dut aipamenik egin. Hona beraz azkenengo errepasoa:

  • Lea-Artibaiko berbalaguna: esperientzia berria eta berritzailea neurri berean. Etorkinei zuzendutako programa baten atal modura jaio da, eta euskara ezagutzea (Aisa) eta praktikatzearekin batera integrazioa eta kultur-trukea dauka helburu. Kataluniako Voluntaris per la Llingua programatik hartu du oinarria neurri baten. Honek zer fruitu emango duen ezagutzea eta aztertzea interesgarria izango da duda barik.
  • Berriketan (Bergara). Deba Goienako beste egitasmoaren, Arrasateko Zaharberriren (beronek webgunea eta bloga, biak dauzka) egitasmo "anaia" deklaratzen da. Harreman handia dago egitasmo bien artean eta horra euren albiste.
  • Tximintx (Derio). Tximintx euskara elkartearen bloga da hau, ez berbalagunarena soilik. Hala ere, berbalagunaren inguruko informazio ugari zabaltzen dute berton.
  • Bizkaiko berbalagunak.Bizkaian AEK eta Topaguneak egindako hitzarmenaren barruan koordinatzen diren egitasmoen bloga. Ez da sarri eguneratzen, baina zer-nor dabilen jakiteko balio dezake.
  • Egizu (Getxo). Lehenengo esperientzietakoa da hau, baina blog potentea eta txukuna daukate. Argazkiak, bideoak eta guzti. Landuena dudarik gabe.
  • Hauezaz gain, bloga izan barik beste batzuk ere badaude: Muskizko Ostabe egitasmoaren webgunea edo euskara elkarte batzuen webguneek euren egitasmoez ematen duten informazioa: Donostiako Bageraren Mintzalaguna edo Bilboko Mahatserriko Asapalaren Berbalaguna.

Baten bat faltako da, eta sarera salto emateko daude beste batzuk. Detektatzen ditugunean emango dugu haien berri.

Egitasmo berriak ere sortuko ei dira, Bizkaian eta Araban gehien bat. Ea ba!

beste blog bat

tximintx (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Iraila 23 - 11:04-(e)an bidalia.

Iruñerriko mintzakide proiektuak ere bere bloga izan badu. Hona helbidea: www.blogak.com/mintzakide.

Ongi etorri

Benito-(e)k 2006, Iraila 24 - 22:08-(e)an bidalia.

Horixe ba, animoa eta segi! Fitxatuta zaudete.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia