AEK-k lan-eskaintza zabaldu du bere webgune berrituan. Irakasleen, mintza-praktika dinamizatzaileen eta hizkuntz-teknikarien lan-poltsak osatu nahi dira.
Hau da eskaintza:
:: GUREKIN LAN EGIN NAHI DUZU? ::
LANPOSTU NAGUSIAK
- Irakasle.
- Dinamizatzaile mintza praktika egitasmoetan (berbalagun, mintzakide,...).
- Teknikari normalkuntza planen diseinuan (AHIZE).
ZER ESKATZEN DUGU?
- Euskaltzaletasuna.
- Lanerako gogoa.
- Erdi mailako titulazioa.
- EGA edo baliokidea.
- Arloaren araberako oinarrizko formazioa edota formazio hori jasotzeko gogoa eta disponibilitatea.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
- Lanaren arabera, jardun osoz edo partzialez aritzeko aukera.
- Norberaren disponibilitatearen araberako lan ordutegiak.
- Lan giro atsegina.
- Euskal Herri osoan ari den erakunde baten partaide izatea.
- Beharren araberako punta-puntako barne formazio ekimenetan parte hartzeko aukera.
- Egun osoko jardunaren kasuan, 20.000 €-tik gorako urteko soldata gordina.
Pertsonal-falta aipatzen da azkenotan HEAren sektorean. Aho txikiarekin akaso, ez da erraz aitortzen den kontua eta. AEK-koek publikoan eskatzea erabaki dute. Baliagarria izango al da!
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu


jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Egun on,
Katixa Lizant deitzen naiz, Hazpandarra naiz, 23 urte ditut eta hizkuntzei lotua den lan baten bila naiz.
Literaturako batxilergoa Bernat Etxepare lizeoan ukanik, Bordalera izan naiz LEA (ingles eta espanol) lizentzia pasatzera. Azken urtea Estatu Batuetan (Texasen) pasa dut espanola eta inglesaren hobetzeko. Neska seriosa naiz, dinamikoa eta haurrekin lan egitea gustatzen zait. Nahi nuke jakin zoin lan postu eskaintzen duzuen eta zer kalifikazio galdegiten duzuen.
Aintzinetik milesker,
Katixa Lizant
.