10
Urr
2006

Euskararen Komunitatea

Euskararen Komunitatea - Euskararen komunitatea bide-ertzean ahaztuta Ezaguna da Bernardo Atxagak ironia halako batez egin zuen euskal herritarren sailkapena, herritarron euskararekiko jarrera eta... [Hiznet bloga]

Iñaki Martinez de Lunak Hiznet ikastaroaren blogean gogoeta ekarri du euskalgintza eta euskaltzaleon gaur eguneko nondik norakoez. Atxagaren euskaldunon tipologia baten oinarrituta (patetikoak, sinpatikoak eta antipatikoak) hemendik aurrerako klabe bi proposatu ditu:

  1. Soziolinguistika ezagutza gizarteratzea
  2. Normalkuntzaren inguruko komunikazio-estrategia berri eta eraginkorra.

Helduen euskalduntzean gabiltzanok ere aipatzen duen patetismotik libratzen ez garenez (ni sinpatikoa izaten saiatzen naiz, baina ez dago zer eginik), galdera okurritu zait. Gure jardunean ildo horiek aplikatzen ditugu? Lehenengoan eskastxo gabiltzala esango nuke, bigarrenean gure komunikazio-estrategiak edo komertzialak edo axalekoak begitantzen zaizkit. Ez dakit ba. Badaezpda Hiznet-eko ikasleen lanak sartuko ditut baliabideetan.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia