17
Urt
2008

Euskara berria

Xabier Mendiguren Elizegik Nire uste harroan blog berri(tu)an:

Aurrekoak irakurrita, badirudi euskalkiz hitz egitea dela ondo egiteko modu bakarra, eta itxi samarra baldin bada, hobeto. Baina ez. Pou anaiek (ez dakit izena nola duten ere, barka nazatela) euskaldun berriaren ahoskera tipikoa dute, Kutsidazutar guztien irribarrea pizteko moduko doinu horrekin, eta hala ere, egundoko soltura daukate hizketan, bixitasuna, abiada, zehaztasuna eta oparotasuna. Euskalduntze masiboaren ondorioz gure ondorengo guztiek horrela hitz egingo dutela hitz emango balidate, ni naizen talibantxo hau ez nintzateke izutuko; aitzitik, berehala izenpetuko nuke, hala izan dadin.

Pou anaien euskara mezutik hartuta.

Hizketan entzun nahi badituzue Antartika eitb07 webgunean dauzkazue bideo batzuk. Ale bat:

 

Hemen Eneko eta Iker Pouren webgunea.

Ba niri ez zait gustatu ...

txerra (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Urtarrila 17 - 18:34-(e)an bidalia.

Ba niri ez zait gustatu Mendigurenek erabiltzen duen tonoa, ez zait gustatu bat ere. Betiko jatorrismoan erortzen dela iruditzen zait. Nik ezagutzen ditut primeran eta jariotasunez berba egiten duten hainbat "euskaldunberri"k (terminoa erabiltzea be, delitu). Eta baita horren ondo moldatzen ez den beste hainbat "euskaldunzahar" ere. Nik ez dakit non kokatu, nire adinarekin oraindik ez naiz zahar, baina ezta berria ere.A zenolako dilema!!!!

Euskaldun berri zaharrak batu gaitezen!!!!

Ebaluazioa

Benito-(e)k 2008, Urtarrila 17 - 21:29-(e)an bidalia.

Bueno, teorian batzuen nahiz besteen jarduna galbahe honetatik pasatzea da kontua.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia