Euskaldun berriei omenaldia eta galderak

Benito(e)k bidalita 2006, azaroa 30 - 19:26(e)an.

Euskararen Nazioarteko egunaren ospakizunen artean hau atera da gaur medioetara:

Euskaldun berriak omenduko dituzte igandean Kursaalean

Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi nagusia Kursaalean egingo da igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Ekitaldia antolatzeko ardura Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek hartu dute. Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak atzo adierazi zuenez, euskaldun berriak omentzea izango da aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunaren helburua, baita "hizkuntza aniztasunaren eta pluraltasunaren alde" egitea ere. Ekitaldia Afrika Bibang musikariak eta Julio Ibarra kazetariak gidatuko dute. Sareko Argiatik jasota. esteka>>

Euskaldun berri/zahar dikotomiaz eta honako omenaldiez lehenago ere jardunda gaude hemen. Euskaldun berri/zahar kontzeptuaren gainean komentatzeko bota nahi ditudan kontutxu pare bat baino ez gaurkoan, galdera bi hain zuzen:

Euskaldun zaharra, nongoa?

AEKn glotodidaktika egiten dutenei hasieran euren datuak jasotzeko galdetegia ematen diegu. Izen-abizenak, helbidea, telefonoa, titulazioa... betiko galderekin batera lehenago euskaldun berri/euskaldun zahar ipintzen zuen lekuan galdera aldatu (askok ez zekiten zer erantzun eta) eta honakoa galdetzen dugu duela urte batzuetatik hona: "Euskara non ikasi duzu?", eta hiru aukera: a) familian, b) eskolan, c) euskaltegian edo bestela.

Batzuek hiru koadroak ere betetzen dituzte. Askok bi (etxean eta eskolan adibidez), eta beste askok bakarra. Egia esanda, ez dakit gaur egun galdera horretatik ateratzen dugun datuak zertako balioko digun, baina formularioa ez aldatzearren hor dago, kalterik ere ez dakar eta.

Gaur azkenengo ikastaroko zerrenda ordenagaiuan sartzen ibili naiz, eta lan mekanikoaren asperdura tapatzearren irakaslegai zenbat euskaldun berri-zahar eduki ditugun kontatzen-edo ibili naiz. Bizkaiko ekialdekoak gehienek euskara etxean ikasita, Bilbo ingurukoak eskolakoak eta euskaltegikumeren bat. Eta halako baten, azkenengoa, Meatzaldekoa. Non ikasi duzu euskara? Familian. Kasualitatez alboko baten ezaguna da, eta hark konfirmatu dit: "Bai, gurasoak euskaldunak dira, gurekin irakasle ibilitakoak eta horrelakoak, bertakoak".

Ez dut batere gustuko debate hori, baina berri/zahar demandan ibili zaleek Meatzaldeko lagun honi euskaldun zahar kategoria onartuko liokete? Neuri behintzat kontrakoa esatea terreno labanean sartzea dela begitantzen zait, oso.

Galdera

Euskaldun berri kontzeptua, ez dakit zergatik, 1960-70etan asmatu eta erabiltzen hasi zelakoa eduki dut. Gabriel Aresti eta haren modukoak izendatzeko-edo. Gabriel Arestik berak asmatu zuela ere pentsatzen izan dut. Gaur berriz, Berton aldizkariko artikulu honetan Lauaxetarena ei den aipu hau irakurri dut:

‘Uarra. Zu lako mutil askarrai ‘Lauaxeta’k laketuten dautse. Euzkeldunbarri bat zarala inork eleuke esango. Adibide ona emon dauzkuzu!”

Erratuta egon naiz orduan, terminoa 36an ezaguna zela dirudi eta. Halan da ze, kontua argitzearren galdera botako dut:

  • Euskaldunberri terminoa noiz hasi zen erabiltzen eta nork sortu zuen? Zer ñabardura zeukan orduan?

Jakinmina ase eta errakuntzak arteztu nahi nituzke. Veleiakoak tartetxua uzten badizue. 

Bide batez, Galdetu.com zerbitzua jarri da martxan. Hara ere botako dut.

Etiketak: |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Izan ere, zalantza esistentzial batekin bizi naiz. Ez dakit euskaldun berri ala zaharra naizen. Herri erdi euskaldun batean jaio, ama euskalduna eta aita erdalduna. Etxean amagaz eta bere familiakoegaz beti euskaraz, aitagaz ordea beti erdaraz. Eskolan beti D ereduan, unibertsitatean barne (unibertsitateko arduradunek uzten gintuzten heinean).

Nire herriko Berbalagunean euskaldunzahar jarri naute. Baina benetan hori ote naiz? Nire etxean txikitan euskara erabiltzen zen, gaur egun ez. Amak nigaz egiten zuen umetxoa nintzen bitartean. Erraztasuna daukat, bizkaieraz eta batuaz moldatzen naiz. Baina euskaldunzahar definizio molde hertsietan ez dut neure burua ikusten.

Horregatik, zer oxtia da euskaldun zahar edo berri izatea? Nik euskaldunak baino ez ditut maite. Eta horietan artean trebeak eta traketsak ("euskaldun zahar" dezente ezagutzen dut nik nahiko traketsak direnak). Betserik ez.

Xiber (ez da egiaztatu) | 2006, abendua 1 - 10:01 | erantzun honi

Sarean bilatu eta honelako bitxikeriak ere aurkitzen dira:
http://www.euskaldunberri.com.ar/

Nik hainbeste omenaldi barik, gusturago hartuko nuke asteburua halako etxetxo baten. ;-)

Benito | 2006, abendua 1 - 13:17 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak