01
Mai
2007

Datozenak

N belaunaldia [Zertzeladak]

Txelisek Zertzeladak blogean aipu eta gogoeta pare bat utzi dizkigu datorrenaren inguruan. Mlearning gora eta behera ibili ginen lehengoan, teknologiak dakarrenaz eta datorrenaz hain zuzen. Pertsonetara pasatu da Txelis, eta Francisco Muñozen bidez Pello Salaburu eta bestek egindako ikerketaren berri eman digu, unibertsitate mailako ikasketak zenbat jendek amaitzen dituen. Ondoren Gabinete de informatica eta Concepcion Abrairaren blogetan agertu den artikulurekin lotuz N belaunaldia deritzanaz dihardu.

Lehenengo kontua gurera ekarri eta galdera plazaratu digu Txelisek. Zenbatek amaitzen dute euskara ikastearen prozesua? Hau da, gurean eskola-porrota zenbaterainokoa da?

Hau jakiteko ez dakit estatistika ofizialik ote dagoen. HABEk datuak kudeatzen ditu, eta handik informazioa ateratzea ez da bereziki zaila izango. Zenbat jende pasatu da euskaltegitik? Zer ibilbide egin dute? Noraino heldu dira?

Sektorean eta erakunde publikoetan emaitzokiko kezka aspaldian zabaldu zela uste dut. SIADECOk 1996an egin zuen azterketa (Kike Amonarrizen artikulua, pdf), orduan erantzun hauek agertu ziren ikasleek espero zituzten helburuak lortu ziren ala ez galdetuta:

  • Bai, nahi nuena baino gehiago: 4.0
  • Bai, nahi nuena lortu nuen: 26.8
  • Ez nuen lortu nahi nuena: 67.1
  • Ed/ee: 2.1

Datu zaharra da, baina gogoetarako abiapuntua izan daiteke.

Aurrera begira, zer dator? Fernando eta Concepcionen artikuluetatik ideia batzuk, honelako ei dator jendea:

  • Erratzeko beldur gutxiago, ez dute erantzun zuzena bilatzen,
  • Multimediarako joera, ingurune elektronikoak eta teknologia behar dituzte, lagun elektronikoak ere badituzte.
  • Informazio kopuru handiaren erdian murgiltzen dira, hura erabiltzeko erraztasun gehiago daukate.
  • Diskurtso zatikatuak eta azalekoagoak, testualtasun eta estrukturazio gutxiago.
  • Globalak, ez dute bereizketa kulturalik egiten.

Gurera ekarrita, beharbada adabaki pare bat gehitzera ausartuko gara:

  • Euskararen ezagutza handiagoa (aurrekoek baino). Hizkuntzaren bisioa ez da hain afektiboa izango.
  • Hizkuntza ikasteko jarduera estrukturatuak edo (Plisti-Plastak dioen modura) formalak ez dituzte hain atseginak izango.
  • Besterik?

Argazkia: wormtongue

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia