27
Ots
2008

Aipamenak aipagai

Karrajuak bi aipamen berezi izan ditu sarean aste honetan, estimatzeko modukoak biak benetan.

Batetik, Patxo Landa lagunak Espiral sarietara aurkeztu digu Karrajua. Hizkuntza irakasle askok bisitatzen gaituztela eta ideiak eta materialak aurkitzen dituztela, saridungai izateko meritua aitortu digu. Egia esanda, Espiral sarien berri izanda (gogoratu lehengo urtean Euskaljakintza saritu zutela), ez zait burutik pasatu ere egin Karrajua hezkuntzaren munduarekin lotutako sariketa horretara aurkeztea. Genero asko eta ona han gainera, beraz ez ezpero Joselito batekin etortzerik.

Ez dut inoiz Karrajuaren bisitarien tipologiarik egin, hasiera batetik helduen euskalduntze-alfabetatzearen inguruko jendea eduki dut "target". Edozelan ere, pozgarria da benetan beste arlo batzuetako jendeak ere Karrajuan zerbait interesgarri eta baliagarria aurkitzen badu. Eurengandik ere nahikotxoa jasotzen dugu guk bestela, eta blogosfera deritzon honen izpirituan horixe dago azken batean, partekatzea eta zabalkundea.

Bestea Joxe Aranzabal blogari ezagunak egin digu Euskadi Irratiko 8. probintzia saioan (klikatu hemen entzuteko). Zapatu guztietan blog pare bat gomendatzen ditu Joxek eta aste honetan Karrajua izan da bat (Bidasoatik interesgarriarekin batera). Lore politak bota dizkigu benetan, eta bihotzez estimatzen dira hauek ere, areago Joxerengandik etorrita.

(Hori bai, norberagatik inori instituzioa entzunda, poztu ala ikaratu geratzen zara derrepenteko batean.) Wink

Biei ala biei, eskerrik asko aipamenagatik eta animoagatik, berdin Karrajua jarraitzen duzuen guztioi. Hori da hori saria!

Edozelan ere, aipamenetan esandakoen gainean ohartxo pare bat:

  • Patxok Espiralerako aurkezpenean hau idatzi du: "Es un blog colectivo que se mantiene desde el departamento de didáctica de la coordinadora AEK que gestiona la alfabetización en Euskera de adultos". Blog kolektiboa izateko asmoa bai, azkenotan hemen dabilen jendearekin gehiago, eta inoiz baino hobeto (lore guztiak haientzat ere badirela ez dago zertan esanik ere), baina Karrajuak ez dauka lotura organikorik AEKrekin. Nik han egiten dut lan, baina hau (AEKren laguntza eta sustengua inondik ere kendu barik) proiektu pertsonal modura sortu zen, eta, kolaborazio maila eta klase guztietara irekita (eta deseatzen) bagaude ere, horrela jarraitzen du gaur egun, euskalduntze-alfabetatzean dihardutenentzako gune ireki, independiente eta esperimental modura. (Google-edo oferta batekin etorri bitartean, noski ) Money mouth
  • Joxek esandakoari ere zehaztapen txikitxo bat. Ni neu euskara irakaslea izan banaiz, baina neure buruari merituak kendu beharrean nago: Karrajuan aipatzen ditugun baliabideak eta tresnak, zoritxarrez, ez ditut erabiltzen euskara irakasteko, hau da, une honetan ez dut klaserik ematen. Egiten dudan bakarra da han eta hemen aurkitzen dudana -edo burura etortzen zaizkidanak- lankideei eta interesatuei zabaldu, haiekin konpartitu, eta mundutxo honi saltsa apur bat ekartzen saiatu, beste barik.

Tira, eskerrak eta estimua guztioi berriro eta aurrera goaz. Ezta?

Abesti bat akordatu eragin

otto-(e)k 2008, Otsaila 28 - 10:02-(e)an bidalia.

Abesti bat akordatu eragin didazu:

And you can ring a crown of roses
round your craneum.
Live and die upon your
cross of platinum

And join the crazed institution of the stars
And be the man that you think you really are
Join the crazed institution of the stars
And be the man that you know you really are

Zorionak!

Lorak

txerra (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Otsaila 28 - 17:00-(e)an bidalia.

Jasotako lorak merezi dozuz, duda barik. Eta Joxe Aranzabalek arrazoi, motz lotu arren. Instituzinoa ez (hobe hori itzulpena baino, badaezpada be), guru da berbea.

Uy, uy, uy...

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Otsaila 28 - 21:38-(e)an bidalia.

Ez ote dira lora gehiegitxo kardaberak maite dituen morroi batentzat?

Guru, instituzinoa... Honela jarraituz gero, baten batek Benemerito ere dei liezazuke.

Adar jotzeak alde batera utzita, meritua duzu meritua... abestian agertzen den cross of platinum hori irabazteko modukoa bai behintzat.

Baten batzuk nekatu eta labirintoan apur bat galtzen garenean ere zuk beti mantentzen duzu haria eta horri esker aurkitzen dugu aterabidea. Portzierto, Espiral hori ez ote da Labirintoa izango ? (Ariadna gogoan).

A ze hiru!

Benito-(e)k 2008, Otsaila 29 - 00:45-(e)an bidalia.

Ummmm! Jethro Tull, gurua eta kardabera... Interpretazio semiotiko baten beharrean gaude.

Asoziazioak egiten hasita: Too old to Rock'n'roll too young to die, Vishnu, eta arantzarik gabeko larrosarik ez, baina kardaberak lorea ere bai

 

Kardabera hbai bainan haundia eta zango luzeduna... beraz

Bea (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Martxoa 6 - 20:07-(e)an bidalia.

Kardaberak lore bai, ... eta nolakoa!!!

Hemen jarri diren oharrekin ados ere bai. txalotzekoa oroz gainetik duzun jarraikitasuna eta nola dakizun iparra atxikitzen (zurea behintzat...)
Bo, loreak botatzea ez denez nirea...ba
Agur bero bat eta laster arte.

Iparra

Benito-(e)k 2008, Martxoa 6 - 20:29-(e)an bidalia.

Lorea nondik datorren, iparrarenak balio bikoitza hartu du. Eskerrik asko Bea.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia