LINGUANET, Lan Munduko euskara planen inguruko ikastaroa

Asmoz Fundazioa | 2008-01-30 17:02
Asmoz Fundazioak, bosgarren urtez jarraian, Linguanet antolatu du, lan munduko euskara planen inguruko ikastaroa alegia. Euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoak ugalduz doaz azken urteotan eta euskara erabiltzen diren esparruak zabalduz joan daitezen gero eta gehiago dira euskara planetan murgildu diren enpresak. Planen kopurua haunditzeak ekarri du, besteak beste, erabiltzen den metodologia sendotzen, hornitzen eta erabiltzaile berriengana zabaltzen joatea.

Horren adiera da Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Emun, Elhuyar eta Artez elkarteekin elkarlanean, internet bidez antolatzen duen Linguanet ikastaroa. 50 ordutako ikastaro honek, internet bidez, euskara planen inguruko oinarrizko ezagutza teorikoa eskaintzea du helburu. Eguneroko praktiken esperientziak ezagutzeko aukera aurrez aurreko hiru tailer praktikoen bitartez izaten da. Hortaz, ikastaroak pedagogikoki formazio malgua, arina eta trinkoa eskaintzen du.

Euskararen erabilera sustatzeko lanean dihardutenei zuzenduriko formazioa izanik, hartzailea eremu askotarikoa izan daiteke: erakunde eta enpresetako teknikari eta koordinatzaileak, lan munduan aritzeko asmoa duten ikerlari eta ikasleak, euskararen presentzia areagotzeko lanean diharduten erakunde publikoetako langileak, hizkuntza normalkuntzako arduradunak,...

Ikastaroaren arrakastaren partaide dira ere laguntzaile eta irakasle moduan dabiltzan herri administrazio eta esparru sozioekonomikoetan diharduten hizkuntza plangintzako profesionalak.

Otsailaren 25ean hasi eta maiatza bitarte iraungo duen ikastaro honen informazio orokorra eta izen-emate orria Asmoz Fundazioko http://linguanet.asmoz.org webgunean topa daitezke.

Etiketak: | |
View blog reactions
Bidalitako artikuluak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak