12
Aza
2006

Zer dago hemen?

Hau http://karrajua.org webgunearen atzetik dagoena da. Karrajuaren oinarrizko instalazioa alegia. Eduki gehienak kendu ditugu eta lagin batzuk baino ez daude.

Oinarria

Karrajua instalatzeko Drupal softwarea erabili dugu. Drupal CMS (Content Management System | Edukien Kudeaketarako Sistema)kategoriako softwarea da. Argitaratu nahi diren eduki mota eta berauek antolatzeko era ugari ematen dituzte software hauek. Era berean erabiltzaileen antolaketarako sistemak ere eskaintzen dituzte. Edukien kudeaketarekin batera maila desberdinetako komunitate birtualak eta sare sozialak sortzeko aukera ere ematen dute.

Drupal LAMP motako CMSa da. Hau da, Apache, Mysql eta php erabiltzen ditu (hauen ordez beste batzuekin ere erabil daiteke), ondorioz erabiltzeko elementu horiek instalatuta dauzkan web zerbitzaria behar da (sarean edo lokalean). Karrajua.org egiteko Drupal arrazoi hauengatik hobetsi dugu:

  • Software librea da.
  • CMSen artean malgutasun eta sendotasun erlazio ona dauka.
  • Malgutasun horrek eduki mota desberdinak antolatzeko aukera ugari ematen ditu.
  • Etengabe garatzen dabilen programatzaileen eta erabiltzaileen komunitate indartsua dauka atzetik.
  • Hezkuntza eta irakaskuntzaren munduan erabiltzen eta garatzen hasita dago.

Edukiak 

Instalazio honekin hauek antolatu ditugu:

  • Blog komunitatea: administrariak baimena ematen dion erabiltzaile bakoitzak bere bloga egin dezake. Blog komunitate edo, hobeto esanda, blog kolektiboa egiteko dago pentsatuta instalazio hau. Hasiera orrian erabiltzaile guztien mezuak agertuko dira hurrenkera kronologikoan.
  • Testuak edo dokumentuak idazteko aukera. Books modularen bidez dokumentuak idatz daitezke. Wikia izan gabe ere, wiki erara sortu daitezke. Horretarako wiki idazkeraren ezaugarri batzuk ezarri dira. Testuak esteka sakatuta dokumentazio zerrenda agertuko da.
  • Agregatzailea, metabloga edo RSS jario sindikatuen irakurlea. Aggregator modularen bidez norberaren intereseko jarioak publikatu daitezke kategorietan antolatuta. "RSS jarioak" menu aukeran sakatuta agertuko dira.
  • Foroak: Foroa, blogari ez diren erabiltzaileei nahi dutena plazaratzeko eta komentatzeko aukera emateko guneak dira. Hasiera bateko ideia edozeini errejistratu gabe aukera ematea zen, baina spam-a sartzen hasi zen eta gai berriak plazaratzeko (ez komentarioak) erabiltzaileak errejistratzera behartu behar izan genuen.
  • Harreman formularioa (idatziguzu!). Guneko administratzailearekin edo erabiltzaileekin e-postaren bidez kontaktuan jartzeko formularioa. E-posta helbidea erakutsi gabe edonori mezu pribatuak bidaltzeko aukera emateko egina.

Drupal-ek aukera ematen dizu zeure neurriko "nodoak" diseinatzeko. Nodoa eduki edo sarrera mota bat da. Bloga, orria edo testua, bakoitza nodo mota bat da, Drupal-ek prestatuta ematen dizkizunak. Dena dela, horrekin nahikoa ez eta estruktura bereziko nodoa egin nahi baduzu, flexinode edo CCK moduluak erabiliz diseinatu ahal dituzu. Karrajuan eduki mota bitarako erabili ditugu:

  • Klaserako ideiak. Klasean egiteko ideiak dira, lau atal dauzka:
    • Titulua
    • Sailkatzeko irizpideak. Bi: maila eta gaiak (etiketa libreak)
    • Esteka (testua edo iturria sarean badago)
    • Azalpen laburra: helburu nagusia edo ideia nagusia lerro pare baten azaltzeko
    • Azalpen luzea. Ideia xehe azaltzeko
  • Klaserako baliabideak edo estekak. Atal hau sarean irakasleontzat eta klaserako baliabideak eskaintzen dituzten guneen "linkblog" antzeko zerbait da. Honako informazioa dago:
    • Titulua
    • Esteka
    • Gaiak edo kategoriak (etiketa libreak)
    • Azalpena edo iruzkina

Hauek eduki dinamikoak izan dira. Hauez gain badira bestelako edukiak eta tresnak

  • Orri estatikoak (page modulua). Gunea, egilea eta bestelako informazioak emateko erabilita.
  • Etiketa lainoak. Drupal-ek oso sistema indartsua dauka kategoriak antolatzeko (Taxonomy module eta beronen hainbat osagarri). Kategorien etiketak lainoetan erakusten ditu tagadelic moduluaren bidez.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia