12
Aza
2006

Oharrak

Karraju orijinalarekin dauden alde batzuk. Instalatu ondoren berdin-berdina ez badago ez ikaratzekoak:

  • URL izen "garbiak" desaktibatuta daude hemen. Karrajua.org-en honelako helbideak aurkituko dituzu: http://karrajua.org/honiburuz. Hemen, berriz honelakoak: http://localhost/karrajuaorg/?q=honiburuz. "?q=" hori kentzeko administrari modura  sartuta kudeatu/ezarpenak atalera joan behar duzu eta "garbitu url-ak" aukera aktibatu egin behar duzu. Baina kontuz, horretarako zerbitzarian mod_rewrite aukera aktibatuta eduki behar duzu.
  • Edukiak. Karrajuaren edukiak kendu egin ditugu. Lagin batzuk baino ez ditugu utzi. Dena dela, agregatzailearen jario-zerrenda osorik utzi dugu zure interesekoak balira-edo.
  • Erabiltzaileak. Logikoa denez erabiltzaileen izena eta informazioa ezabatu egin dugu. Hala ere, hiru figura utzi ditugu karrajua.org-en antolatuta dauden rol-en erakusgarri. Eta erabiltzaile adibide hauek daude instalazioan:
    • Adminstratzailea (izena: "admin", pasahitza: "karrajua"). Guneko administratzailea da. Oroegile eta orojakilea. Instalazioan eta konfigurazioan trasteatzeko honela logeatu behar duzu
    • Kolaboratzailea (izena: "kolaboratzailea", pasahitza: "karrajua"). Rol hau erabiltzaileen artean pribilejio gehien daukana da. Ezin du konfigurazioa aldatu baina eduki mota gehienak editatu ahal ditu: bloga, orriak, estekak, klaserakoak,...
    • Blogaria (izena: "blogaria", pasahitza: "karrajua"): karrajua blog kolektiboa sortzeko jaio zen. Horrela bada hau blogari horietako bat izango litzateke. Bere blogean publikatu eta bere mezuak editatu ahal ditu. Horrezaz gainera gutxi (itxura aukeratu, datu pertsonalak editatu).
    • Foreroa (izena: "foreroa", pasahitza: "karrajua"): erabiltzaile errejistratuen artean maila baxuena. Aurreko figurak  administratzileak baino ezin ditu sortu eta baimenak eman. Hauek, berriz, eurek bakarrik egin dezakete errejistroa eta kontua sortu. Daukaten baimen bakarra foroan publikatzea da. Horrez gain komentarioak egin ditzakete beste eduki motetan datu-pertsonalak sartu gabe (gunean logeatu badira, noski)
    • Zer esanik ez dago instalazioa zerbitzari publiko baten ipintzen baduzu pasahitzak behintzat aldatu egin behar dituzula.
  • Informazio pertsonala. Segurtasunagatik gunearen eta erabiltzaileen informazio pertsonal guztia ezabatu dugu (deskuidoan zerbait agerian utzi badugu eskertuko genizuke jakinaraztea). Beraz, zeure erabilerarako nahi baduzu informazio hori guztia zeuk konfiguratu behar duzu (pasahitzak, e-posta helbideak,...).
  • Cron-a eta agregatzailea: agregatzaileak cron-arekin batera funtzionatzen du. Guk zehazten dugun epean berri gehiago bilatzen ditu. Nik Poorsmancron modulua erabili dut, zerbitzariak ez dit cron-a konfiguratzeko modurik ematen. Hemen desaktibatuta dago. Beraz, cron atazak programatu nahi badituzue poorsmancron modulua aktibatu edo cron-a konfiguratu beharko duzu.

Instalatu eta erabiliz gero aintzat hartzekoak:

  • Hau drupal-ekin aurrekonfiguratutako gunea da. Ez da instalazio "garbia".
  • Hau drupal-ekin eginda dago, beraz banaketa eta erabilpenerako drupalen baldintza legal berdinak hartu behar dira aintzat.
  • Instalazio hau egin duena ez da ez informatikaria, ez programatzailea, zalantza batzuk argitzen lagundu ahal dizut zelan egin dudan kontatuta. Baina maila teknikoko zalantzetarako http://drupal.org bisitatzea gomendatzen dizut. Ez dago esan beharrik honek ez daukala inolako garantiarik eta librea zarela nahi duzun guztia berkonfiguratu, aldatu eta trasteatzeko. Eta hau bain zerbait hobea lortzen baduzu (zaila ez dena), musu pare batekin eskertuko dizugu konpartitzea.
  • Ahal den laguntza emateko eta zalantzak eta ekarpenak plazaratzeko erabili karrajua.org-eko foroko karrajua atala mesedez. Horrela zure arazo berdina eduki duen edo laguntza eman ahal dizun jende gehiagok ikusiko du.
  • Drupal-ek hauek baino askoz aukera gehiago eskaintzen ditu. Instalazio hau 4.6.10 bertsioarekin eginda dago. Dena dela, drupal probatzen animatu eta apurtxo bat menperatzen baduzu 4.7 bertsioa instalatzea gomendatzen dizugu.
  • Instalazio honek dauzkan aukera eta funtzionalitate guzti-guztien berri ez dugu hemen eman. Zeuk deskubritu ditzakezu edo galdetu. Horrela dokumentaziotxo hau osatu ahal izango dugu.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia