23
Aza
2006

Klaserako kaseto erraza (mp3 ta guzti)

Mp3ekin eta CDekin zoratuta ibiltzen dira batzuk: batetik bestera pasatzen, CDak grabatzen, kasetoak bilatzen, aparatoak batetik bestera eroaten,... Soluzio erraza proposatu nahi dugu. Ez dugu bolborarik asmatu, ez, honez gero askori okurritu zaie, seguru!. Baina askotan azaltzen eta ulertarazten erraza izaten ez denez, hemen azalpen grafikoa.

Zelan egin klaserako "kasetoa" mp3 erreproduzigailuarekin eta ordenagailuko bozgoragailuekin?

  • Hartu mp3-a. Sartu barruan behar dituzun entzungaiak. Aurikularrak ipinita badauzka, kendu.
  • Hartu bozgoragailuak, ordenagailutik desentxufatu, eta ordenagailuan entxufatuta egon den konektorea mp3-an aurikularrak entxufatuta egon diren lekuan sartu
  • Honela geratu behar du.
  • Play sakatu eta listo. Egiteko eta leku batetik bestera eroateko erraza eta merkea. Zer esanik ez dago norberaren erreproduzigailurekin, ordenagailu eramangarriarekin edo beste hainbat aparatorekin erabili ahal dela sistema berdina.

Hori bai, ziurtatu mp3-ak pilak kargatuta dauzkala eta bozgoragailuetarako entxufea daukazula (pilekin dabilenik ere badago).

Kolaboratzaileak: Isusko eta Itzi.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia