12
Aza
2006

Nola instalatu

Instalazioa burutzeko lehenengo gomendioa Drupal-en dokumentazio ofiziala irakurtzea da. Dokumentazio hori hemen aurkitu daiteke:

Dena dela hau ez da instalazio berria, beraz, prozedura funtsean berdintsua izango den arren, gehigarri batzuk ere baditu:

  • Datu-basea: drupalen oinarrizko instalazioari modulu batzuk gehitu dizkiegu eta modulu horiek datu basean taula gehiago instalatzea eskatzen dute. Instalazio honekin batera ematen den datubasean (karrajua.sql) oinarrizko taulak eta modulu berriek gehitutakoak ere badaude.
  • Moduluak. Esan bezala, oinarrizko instalazioari modulu batzuk gehitu dizkiegu funtzionalitate gehiago emateko. Horiek ere instalazio honetan daude. Baten bat partxeatuta dago gainera (comments eta taxonomy moduluak).

Instalatzeko pausoak

 Labur-labur azalduta hau egin behar da karrajua instalatzeko:

  1. Ziurtatu zerbitzaria behar den modura konfiguratuta daukagula: mysql, apache, php. Komenigarria da instalatuko den direktoriak mod_rewrite aktibatuta edukitzea helbide izen "garbiak" nahi badira.
  2. Deskonprimitu zip artxiboa instalatu nahi dugun direktoriora, daukan egitura mantenduta.
  3. Sortu mysql data-base instalazio honetarako.
  4. Inportatu karrajua.sql fitxategia data-base horretara (phpMyadmin gomendatzen da). Hau ondo eginez gero, data basea prest edukiko dugu.
  5. /sites/default direktorioan dagoen settings.php artxiboan bi lerro hauek editatu:
    • $db_url = 'mysql://username:password@localhost/database'; Honetan hurrenez hurren informazio hau sartu behar da:username, mysql data-basearen erabiltzaile izena; password: databasearen pasahitza; localhost: data-basearen zerbitzariaren izena; database: data-basearen izena (localhost normalean).
    • $base_url = 'http://karrajua.org'; "http://karrajua.org" jartzen duen lekuan instalaziora heltzeko helbidea jarri behar dugu (azkenean barrarik ipini barik beti ere). Zerbitzari lokalean jarriz gero honako zerbait izan daiteke: "http://localhost/karrajua" adibidez.
  6. Instalatu dugun helbidera joan eta -dena ondo joan bada eta Murphy gurekin akordatu ez bada- hasiera orria edukiko dugu bistan. Administratzaile modura sartzeko behean ezkerran dagoen "login" atalera joan eta datu hauek sartu:
    • Izena: admin
    • Pasahitza: karrajua
  7. Honen ostean, instalazioan eta konfigurazioan trasteatzen hasi daiteke lasai. Zorte on! Eta hutsen bat topatzen baduzu edo zalantzaren bat badaukazu galdetu arazo barik.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia