Susan Feez-en syllabus moten azterketa
- Susan Feez-en azterketa
- Estrukturala
- Osagaiak:
- Mugak:
- Situazionala
- Osagaiak
- Mugak
- Gaian oinarritutakoa
- Osagaiak
- Mugak:
- Funtzional nozionala
- Osagaiak:
- Mugak:
- Prozesuzkoa
- Osagaiak:
- Mugak:
- Atazetan oinarrituta eta prozedurazkoa
- Osagaiak:
- Mugak:
- Mistoa
- Osagaiak:
- Mugak:
- Estrukturala
Susan Feez-en azterketa
syllabus diseinua
Estrukturala
Osagaiak:
-
Hiztegia eta egitura gramatikalak ustezko konplexutasunaren arabera mailakatua
-
Ikaslea hizkuntzaren pieza guztiak bilduz doa banan-banan,eta azkenean hizkuntza osoa eraikitzen du.
Mugak:
-
Hiztegiari, gramatikari eta fonologiari erreparatzen die, baina esangurari eta testuinguruari ez die aparteko garrantzirik ematen.
-
Lexiko-itemen eta gramatika-egituren adibideak esaldiak izaten dira, sarritan propio bilatuak eta sortuak.
Situazionala
Osagaiak
-
Egoera edo esperientzia errealei lotutako esanguren inguruandago antolatua.
-
Osagaiak eguneroko bizitzako inguruneetan kokatutakoelkarrizketak izan ohi dira, adib. Jatetxean edo Treneko txartela erosten.
-
Elkarrizketetako lexikoa eta gramatika egiturak jardueraosagarrien bidez lantzen dira.
-
Egoerakmailakatzeko ikasleen ustezko premiak hartzen dira kontuan, bai eta egoerabakoitzerako behar den gramatika eta hiztegiaren ustezko zailtasuna ere.
Mugak
-
Hiztegia eta gramatika aurretik hautatuta, egoerak horien inguruan antolatzen dira
-
Hizkuntzak bilatua eta ez-naturala ematen ohi du.
-
Interakzioan dauden pertsonen arteko harremana eta hizkuntzaerabiltzean bilatzen den helburu sozial orokorra maiz ez ditu kontuan hartzen.
Gaian oinarritutakoa
Osagaiak
:
-
Syllabusaren osagaiak mailakatzekojarduera sozialaren ordena edo gaiaren logika hartzen da aintzat.
Mugak:
-
Batzuetan, gaian sakontzearen eta hizkuntzan sakontzearen arteko lotura ez dago esplizitatuta, eta horrek nahastu egiten ditu ikasleak.
Funtzional nozionala
Osagaiak:
-
Syllabushauen osagaiak funtzioak eta nozioak dira.
Mugak:
-
Funtzioak eta nozioak hizkuntz irakaskuntzarenikuspegi atomistak dira.
-
Funtzioaksarritan pertsona biren arteko interakzioetan oinarritzen dira, eta bi edo hiruurratseko hitz truke sinpleen bidez adierazten dira.
-
Irakasleei funtzio eta nozioen zerrenda luzeak eman ohi zaizkie, eta maiz gaitza izaten da jakitea zeintzuk aukeratu, eta zein modutan mailakatu behar diren.
Prozesuzkoa
Osagaiak:
-
Ezdago diseinatua ikastaroa hasi aurretik.
-
Ikastaroaren osagaiak eta euren hurrenkera ikasleekin batera negoziatzen dira ikastaroan barrena.
-
Ikastaroan egindakoa jasotzen duen dokumentua da, ez ikastaroan egingo denaren plana.
-
Hizkuntzaikasteko prozesua da arretagunea, ez emaitzak edo produktuak, metodologiarierreparatuta jasotzen da.
Mugak:
-
Konpromisohandiko irakaslea eskatzen du, hizkuntzari buruzko ezagutza zabala daukana etairakasteko estrategia-bilduma baten jabe dena
-
Ikasleek oso argi izan behar dute zer gura duten ikasi eta zelan ikasi gura duten hori.
-
Ikasleek izan behar dute/dituzte: Hezkuntza-maila handia euren lehen hizkuntzan,mendebaldeko hezkuntza-eredu humanistekin bateragarria den irakaskuntzarenplanteamendu bat, ikas-helburu ondo definituak eta egokiak, eta ikaste egoeraustiatzeko trebetasun eta estrategiak, helburuok lortzeko, denbora asko etahainbat motatako baliabideak erabiltzeko aukera.
Atazetan oinarrituta eta prozedurazkoa
Osagaiak:
-
Arretagunea prozesua da, ez emaitza eta metodologiari erreparaturik jasotzen da.
-
Oinarrizko osagaiak helburu bat betetzen duten jarduerak dira, eta komunikazioari eta esangurari erreparatzen dioten atazak.
-
Jarduerak eta atazak mota bikoak izan daitezke:
-
Ikasleek bizitza errealean beharrezko izan ditzaketenak.
-
Ikasgelako lanari lotutako helburu pedagogikoren bat daukatenak
-
Mugak:
-
Askotan edukiaren zehaztapenik ez izatea nahasgarria izaten da ikasleentzat.
Mistoa
Osagaiak:
-
Hainbat syllabus motatako osagaiak batzen ditu, adib. lexiko itemak, gramatika-egiturak, gaiak, egoerak, funtzioak eta nozioak, ikasteko jardueraketa atazak.
-
Ikastaroaren helburuak premien analisitik ateratzen dira, eta osagaiak helburuen arabera hautatzen dira.
Mugak:
-
Gaitza da osagai horiek guztiak bateratzea era koherente eta kohesiodun batean.
-
Irizpide ondo oinarrituak eduki behar dira syllabusaren osagaiak hautatu eta mailakatzeko
Bidali iruzkin berria