Sukaldean.com

Benito(e)k bidalita 2007, azaroa 16 - 22:49(e)an.

David de Jorge sukaldariak eta Hasier Etxeberria idazleak Sukaldean.com webgunean errezeta bilduma oparoa zabaldu dute interneteko plazara. Hasierrek iragarri digu bere blogean hain zuzen ere.

Jakien izenekin etiketa-lainoa daukazue sukaldean.com-en alboko barran, interesatzen zaizuen jakia aukeratu eta hainbat errezetako zerrenda agertuko zaizue pantailan.

Zer dela eta Klaserakoak honetara ekarri? Afaldu barik gaude oraindino ala?

Ez ba! Sukalde errezetak oso testu interesgarriak dira hizkuntzaren irakaskuntzan, laburrak, grafikoak eta zer eginarekin oso lotuak. Irakurmena lantzeko aproposak nire ustez. Eta gainera sukaldeko hiztegia ezagutzeko onak, egunero erabiltzen diren berbak.

A! Eta irakurmenaren sibaritok Hasierren liburuak eta bloga dituzue aukeran. Auzokoak gara gainera.

On dagizuela!

Etiketak: | | | | |
View blog reactions

Erantzunak

Ganera hiztegia be osatu du Hasierrek. Berba batzuk era batera esaten ditugu, beste batzuk batuan batuta daude... baina hiztegia benetan interesgarria.
Ez hori bakarrik, euskalBARrek be, hori hiztegiori zeozela batu beharko luke.
Sukaldea eta euskaltegiaren arteko harremana ez nuen ulertzen, tartean egongo da Karrajua ezta?

patxi | irratia.com (ez da egiaztatu) | 2007, azaroa 17 - 07:03 | erantzun honi

Bai Patxi, arrazoia. Presarekin ez dugu komentatu sukaldean.com-en aurkitu daitekeen guztia. Zuk esan duzun modura, sukaldaritzaren inguruko hiztegia dugu hor, sinonimo hiztegi modukoa, era batera edo bestera esaten diren jakien izenen gida. Horrez gain argazki bildumatxoa ere jarri dute, eta webgune itxia egin barik, galdetu, iritzia eman eta nork bere errezeta bidaltzeko aukera ere ematen dute besteak beste.

Bestalde, sarean badira errezeta bilduma gehiago euskaraz. Adibidez:

Eta apur bat bilatuz gero beste hainbat aurkituko dituzue seguruenik.

Euskaltegia eta sukaldearen artean karrajua? Baliteke. Edozelan ere, sukaldea eta bereziki jangela euskaltegia bezain aproposak izan daitezke euskara ikasteko, ezta?

Gainera, horiek denak karraju zabalarekin lotuz gero...

Benito | 2007, azaroa 17 - 16:55 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Azkenak

Harpidetu (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak