Oraingo CAP ikastaroaren ordez datorkigunaz - Gaur egun unibertsitate ikasketak bukatu dituen batek, Bigarren Hezkuntzan irakasle gisa jardun nahi badu, lehenago Irakaskuntzarako Gaitasun Ziurtagiria (CAP famatua) lortu behar du, ... [Filoblogia]
Ricardo Gomezen blogean eztabaida piztu da CAP kendu behar dela eta ez dela hasita eta filologoak irakaskuntzarako prestatuta ote dauden amaituta.
Euskaltegiak ez dira aipatzen, baina jakina da gurean jarduteko unibertsitate-titulazio ertaina behar dela eta tituludun horien artean asko gara filologiatik gatozenak.
Eztabaida horrek gure sektoreko irakasleen formazioaz haria zabaltzera animatu nau. Hona buelta pare bat emateko kontu batzuk:
- Euskaltegietako irakasle hasteko zer formazio behar da?
- Unibertsitatetik datorren jendea ondo prestatuta dator?
- Formazio espezifikorik beharko litzateke? AEK-k eta IKAk glotodidaktika ikastaroa eskatzen dute nik dakidala. Hasierako formaziorako besterik badago? Zelan bideratzen da?
Esan dudan legez neu ere filologoa naiz, eta euskaltegiak, filologook eta hizkuntzaren ikuspegia direla eta inoiz gauza batzuk ibili zaizkit buruan:
- Filologoa izatea abantaila da euskara klaseak ematen hasteko ala bizio gehiegi ekartzen dituzte? .
- AEKn glotodidaktika ikastaroen inguruan gabiltzanok inoiz komentatu dugu filologiatik datozen batzuei ulertaraztea kostatzen zaigula hizkuntza irakastea ez dela hizkuntza ikertzea, edo ikasleek ez dutela euskararen gainean dena jakin nahi izaten.
- Euskaltegietan badabil irakasle-klase bat, "Txillardegi" edo "Euskaltzandia" deitzen izan zaiona ezizenez. Irakasle hauek hizkuntzaz asko jakiteagatik-edo jeneralean goi-mailetan eta EGAn ibiltzen dira. Ez dira beti filologoak izaten, askotan hizkuntzazaleak baino ez dira. Seguru halakoen inguruan botatzeko zerbait daukazuela.
Kantxa zabala daukagu. Bota beldur barik.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu



Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Kazetaritza ikasi nuen arren, uste dut eskarmentuak asko irakatsi didala eskolak emateko orduan. AEKn ibilia naiz hainbat urtetan eta orain ¨batzuetan ¨udal euskaltegietan. Filologia ikasi izanak lagundu egiten duela uste dut, eta askotan eskolak emateko beste hainbat ezaugarri izan behar ditugu, esate baterako, motibazioa.. azken bolada honetan faltan somatzen dudana ( ez bereziki nigan baina bai, nire inguruko jendearengan ).