Kaixo Benito!
Ostegunean EGA azterketa egin nuen, oso gaizki atera zitzaidan, ez nuen denborarik izan bukatzeko eta hamar galdera erantzun gabe utzi nituen. Gaur interneten bidez emaitza ikusi dut baina oso arraroa da. 70 galdera asmatu ditudala jartzen dut, hala ere, gainditua jartzen dut. Baina EGAn normalean 75 asmatu behar dira, beraz, ez dakit gainditu dudan ala ez.
Ea badakizun zer gertatzen den!
Mila esker
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu



Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Egia esanda ez nabil aspaldian EGAren kontuekin, baina atariko proban (hori da egin duzuna ez da?) aurkezten den jendearen erdiak gainditu behar duela uste dut. Hau da, 75 galdera asmatu dutenak erdiak baino gutxiago badira puntu bat jaisten da gainditzeko nota, eta horrela %50ek gainditu arte.
Zortea eduki duzu eta errepeskan sartu zarela esango nuke.