28
Api
2006

Legebiltzarrak eta parlamentuak

Parlamentu bitatik etorri zaizkigu gaur euskararen inguruko albisteak. Europan euskara, katalana eta galegoari itxi dizkiete gaur bertako Parlamentuko ateak. Eusko Legebiltzarrean, berriz, sozialisten legez besteko proposamena aprobatu da aho batez edo. Eta zer eskatu da? Euskara ikastea erraztea, hizkuntz-eskola moduko sistema batez, matrikulen doakotasuna,... baita debaldeko barnetegiak ere.

Duela aste batzuk auzoko lagun batekin berbetan, erdalduna hura (hemengo gehienak lez), euskararen kontua irten eta hark (30 urte ingurukoa) honekin daukan moskeoa azaldu zidan. Hara, beraren anaia gazteak euskaraz daki, eskolan ikasi du, hogerleko eta eurako bat ere pagatu barik. Berak, ostera, ez eskolan, ez inon, kurrela klaseko jendea, eta dirutan halako larri ez badabil ere, inoiz ez ei da euskaltegian matrikulatu anaiarenarekin daukan moskeoagatik. "¿Y yo por qué tengo que pagar?" Laguna ez da batere euskararen kontrarioa, alderantziz, pentsakera abertzalekoa, sano. Minduta dago kontu honekin bada. Nik ez nuen jakin zer esan, kontuari ez nion ez orduan ez orain justifikatzeko modurik topatzen, eta neure burua eta honetan gabiltzanok zuritzea  burutik pasatu ere ez. Inpotentzia eta mozolo-aurpegiaren arteko zerbait.

Ez dakit Gasteizen erabaki denak zer bide egingo duen -ez nuke esango urrun egingo duenik- baina gustura kenduko nuke mozolo-aurpegikera hau.

Hemen onartu dutena

Karrajua-(e)k 2006, Apirila 28 - 17:36-(e)an bidalia.

Hau da onartu dena. Kuriosoa, baina internet-eko hedabideetan ez dut honen erreferentziarik aurkitu. 

“Helduen euskalduntze-alfabetatze sistema ahalik eta herritar gehienengana heldu eta ahalik eta elebidun gehien lor ditzan, honako hau eskatzen dio Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari: euskara ikasteko aukera gehiago eta hobeak emateak izango lukeen kostea aztertzeari ekin diezaiola 2006an zehar, helduen euskalduntze-alfabetatze sistema garatzen duen sektorea kontuan hartuz eta, nolanahi ere, kalitatezko emaitzak eta diru publikoen erabilera egokia bermatuz, kontuan izanik, batetik Eusko Legebiltzarrak 2006rako onartutako aurrekontuari esker aurten finantzatuko den koste-zatia handiagoa izango dela, bestetik HABEk dirulaguntza indibidualak ematen dituela, eta azkenik udalen dirulaguntza indibidual osagarriak ere badirela.”

Hemen onartu dutena

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Apirila 28 - 22:37-(e)an bidalia.

Nik ere ez dakit noraino heltzeko asmoa dagoen. Dena den, argi daukat irakaskuntza publikoaz hitz egiten denean beronek doakoa, unibertsala(herritar guztiek dute ikasteko eskubidea eta administrazioak eskubide hau ahalbideratu behar die)eta normalizatua (lan baldintzei dagokionez...)izan behar duela.
Horiek horrela, ez dakit ba ez ote dugun luzaroan mozolo aurpegia ipini eta uluka aritu beharko zuhaitz adarretatik zintzilik.
Portzierto, egia al da Europan atzera bota dutela proposamena besteak beste PPko Vidal Cuadra jaun txit gorenari esker?

Vidalen botoa

Karrajua-(e)k 2006, Apirila 29 - 02:14-(e)an bidalia.

Hemen behintzat halaxe diote: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1146139712

 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia