02
Urt
2007

Ikasbil vs. feed43

Opor egun hauetan karrajuko RSS jarioetan aspaldi egin behar nuen egokitzapena egiten ibili gara. Ikasbil-en jarioak konpontzen gehien bat. Badakizue Ikasbil-ek ez duela jariorik eskaintzen, eta berton agertzen diren edukietan era askotako gauza interesgarriak izaten ditugu sarri: albisteak, ikasmaterialak, dokumentuak,... baina haiek jarraitu nahi izanez gero ikasbil bisitatu beste aukerarik ez dago. Feed43 zerbitzuari esker hango eduki batzuk RSSatzea lortu dugu, Karrajuko agregatzailean nahiz bestelakoetan ere informazio eguneratua izateko.

Hauek lortu ditugu honez gero:

Hala ere, arazo asko ematen dituzte RSS "pirata" horiek. Beharbada, honez gero konturatu zarete agregatzailean jario askotan azken albisteak soilik gehitu beharrean behin eta berriro kargatzen dutela zerrenda guztia, albisteak errepikatuz eta ordena kronologikoa gorde barik. Saiatuko gara konpontzen, dagoeneko baten batekin lortu dugu, baina ez da erraza.

Irakasle askok oraindino sindikazioaren berri ez dute edukiko, baina Ikasbil bezain sarri eguneratzen den informazio eta baliabide iturrian zer berri dagoen jakiteko egunero bisitatzen ibili beharra baino askoz aukera hobea da nire ustez, eta RSSekin ibiltzen den edonoren ustez ere bai seguru asko. Ez dakit zergatik ez duten sindikazioa eskaini, badirudi EJren webguneetan berriketa egin dela orain dela gutxi, eta plataforma berrian ez dutela inon sindikazioa atondu. Honako sasoian halako eguneraketa eginda bekatua izan daiteke sindikazioaz ahaztu izana.

Bitartean hor dauzkazue jarioak agregatzailean gehitzeko, zerbaitetan lagundu ahal badizue, ondo.

software-a

Karrajua-(e)k 2007, Urtarrila 3 - 17:56-(e)an bidalia.

Ikasbil egiteko zer software erabili den hau agertu zen Sustatun:

Atari osoa software librea erabiliz garatu da (Apache, MySQL, Jetspeed) eta mmbase eduki kudeatzailea erabiliz eguneratzen da

Dakidan apurragatik, Apache eta Mysql-n oinarritutako plataforma gehienek jarioa eskaintzeko ez dute aparteko arazorik ematen. Jetspeed eta Mmbase ez ditut ezagutzen. Hala ere, lehenengoari dagokionez hau irakur daiteke haren webgunean:

With Jetspeed you can quickly build an XML portal and also syndicate your own content.

Mmbase, berriz, Holanda aldetik datorren CMSa-edo da. Han, hezkuntza munduan bereziki, nahikoa erabilita dirudienez. Ez dut instalatu, baina mmbase erabiltzen duten atari batzuetan RSSak eskaintzen dituzte. Hemen adibidez.

Sindikazioa eskaintzeko arazoak teknikoak direnik ez du ematen.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia